
Mikel Serrano Zumarragako alkateak Antioko Interpretazio Zentroa «abuztuko azken asteburuan» inauguratuko duela esan du, «abuztuaren 15erako lanak amaituta egongo dira, baina inor gutxi dago Zumarragan sasoi horretan eta inaugurazioa atzeratzea pentsatu dugu».
Interpretazio zentroko sukaldea hornitzen ari dira egunotan, «aurreko astelehenetik ari dira muntaketa lana egiten». Dena dela, behin hornidurak ipinita «gailuak hamar bat egunez martxan egon behar dira probak egiteko».
Eraikinaren barrualdeko guneetan azken lanak egiten ari dira, eta kanpoaldea ixten ari dira, baita segurtasun sistema instalatzen ere. «Une honetan gremio asko ari dira lanean», gehitu du alkateak.
Haurren parkea berrantolatzen ari dira, izan ere segurtasun arazoak direla eta, aurreko proiektua alboratu dute. «Parkea luzatu egingo dugu, eta hainbat banku jarri».
Bien bitartean, zentrotik Arkaitzetara doan bidean luiziek eragindako arazoak konpontzen ari dira. «Aldundiari dagozkio gune horretako lanak. Arintzeko eskatu diegu eta azkar amaituko dituzte».
Bihar, Goierriko Hitzan, Antioko Interpretazio Zentroaren kronologia bat 2005etik orain arte