Igandeko mendi lasterketa Euskal Herriko Koparako erabakigarria izango da
    
  
    
          
                        
                
            
                     Goierri Garaia mendi lasterketaren seigarren edizioa egingo dute Zumarragako eta Urretxuko mendietan
Igandean izango da VI. Goierri Garaia mendi lasterketa Urretxun eta Zumarragan. Aurtengo edizioak ez dakar aldaketa handirik ezaugarri aldetik, baina Euskal Herriko Mendi Lasterketen Koparako puntuagarria izango da. Puntuagarria izateaz gain, Kopa horretako azken lasterketa da, eta erabakigarria izango dela aurreratu dute Goierri Garaia mendi lasterketa taldeko kideek. Urretxuko eta Zumarragako mendietan barrena lasterketa hau egiten dela bost urte dira jada. Igandeko edizioan lasterkariek Beloki (642 metro), Izazpi (973 metro) eta Irimo (898 metro) mendietako gainak joko beharko dituzte. Hirurak Urretxuko eta Zumarragako tontor nabarmenenak dira.
Lasterketari buruzko informazioa zabalago bihar Goierriko Hitzan        
                    
            
        
            Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
            Egin HITZAkide