Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Politika

Alderdi guztien artean landutako ordenantza fiskalak onartu dituzte

Urretxu eta Zumarraga
2013/11/01
Otamotz
Ordenantza fiskalak bere horretan alderdi guztien babesa jaso badute ere, hika-mika sortu du egun bat lehenago gaiaren inguruan Oihane Zabaletak eskainitako prentsaurrekoak. Udal gobernuak ordenantza fiskalak aurkezteko egindako agerraldiak eztabaida sortu du Urretxun, urriko osoko bilkuran. Zergak eta tasak aho batez onartu dituzte, hala ere, alderdi guztiek batzordeetan elkarrekin landutakoak izan direlako. Orokorrean %1,5eko igoera izango dute 2014an Urretxuko ordenantza fiskalek, Oihane Zabaletak asteazkenean egindako agerraldian azaldu zuenez. Alkateak ordenantza fiskalen nondik norakoak agertu eta gero hartu zuten hitza atzoko osoko bilkuran oposizioko alderdiek. Itziar Agirre EAJko bozeramalea haserre agertu zen udal gobernuak osoko bilkura egin aurretik eta gainontzeko alderdiei jakinarazi gabe ordenantza fiskalak prentsan aurkeztu dituelako. Prentsaurreko horretan “behin eta berriz esaten da udal gobernuak egindako proposamenak direla. Behin ere ez da aipatzen, batzordean alderdi guztien artean landutakoak direla”, esan zion alkateari. Iritzi berekoa da PSE-EE alderdiko Javier Martin. Egindako batzordeak “perfektuak” izan direla eta prentsaurreko hori ez dakiela zertara etorri den esan zuen, “gaizki iruditzen zait puntuak zeuen buruari bakarrik ematea”, gaineratu zuen. Hamaikabat (H1!) alderdiko Luisan Tellezek ez zuen prentsaurrekoaren inguruko baloraziorik egin, “oraindik ikusi gabe” zuelako. Oihane Zabaleta alkateak prentsaurrekoaren zergatia azaldu zuen, “horrenbesteko ezinegona” zertara zetorren ulertzen ez zuela esanez. Prentsaurrekoa, “herritarrek zergen eta tasen gaineko informazio zuzena eta garbia” izateko eman zela argitu zuen. Eta bide batez, alderdi guztiak zoriondu zituen “benetan egin den lana apartekoa” izan delako.   Hornidura elektrikoa Landu ziren beste gaien artean energia elektrikoaren kontratazio espedienteari atxikimendua ematea onartu zuten alderdi guztiek. Bestalde, udal gobernuak udal igerilekuak eta Aldiri kiroldegia kudeatzen dituen Jaso kirol zerbitzuak enpresaren kontratazioan aldaketa bat egiteko proposamena mahai gaineratu zuen. Zabaletak azaldu zuenez, enpresak udalari egiten dion hilabetean behingo ordainketa periodikotasuna aldatzea eskatu dio. Alkateak azaldutakoaren arabera, “fakturatzeko orduak eta abonatutako orduen artean subrogatutako pertsonalaren artean desfase bat” argudiatu du enpresak. Fakturazioa hamabostean behin egitea eskatu du. Alderdi guztiek aho batez onartu dute eskaera, baina guztiek azaldu dute gaiaren inguruko kezka. EAJko Itziar Agirrek “diruzaintza arazo bat badago arduraz jokatzeko beharra” dagoela esan zuen, eta langileek duten hitzarmena betetzeko enpresak gaia nola bideratuko ote duen galdetu zuen. PSE-EEko Javier Martinek ere “kontuz” ibiltzeko gaia dela gaineratu zuen, eta H1!-eko Luisan Tellezek “segituan konponduko den arazo puntual bat” izatea espero duela esan zuen.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldea, Norvegian ere bai

2026/10/21
Urretxu eta Zumarraga
2

Urretxuarrak eta zumarragarrak nagusi Legazpiko Korosti Trail proban

2026/10/19
Urretxu eta Zumarraga
3

Igandeetako soinua

2026/10/19
Urretxu
4

Zumarragako Udalak Nafarroa plaza zaharberrituko du

2026/10/20
Zumarraga
5

Garagardo Festako zozketetan saritutakoen zerrenda

2026/10/22
Urretxu
6

Zatekeen Erromeria taldeak Izazpi auzoko kantxa estalian jo du

2026/10/18
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT