Jon Marotok sendabiderik ez duen gaixotasun bat dauka, eta bere esperientzian oinarrituta, ‘Ezintasuna gaindituz’ izenburupean hitzaldia eskainiko du astelehenean Urretxuko kultur etxean.
Jon Marotori (Urretxu, 1979) adrenoleukodistrofia gaixotasuna diagnostikatu zioten orain hiru urte. Ordutik, bere bizitza ez da berdina izan. Gaixotasuna onartzeko prozesua luzea eta «oso gogorra» izan dela aitortu du, baina orain, hasi da tunelaren amaieran argia ikusten.
Zenbait muga dituela ulertu du, eta bere esperientzia antzeko egoeran egon daitezkeenentzat lagungarri izan daitekeela sinistuta, Ezintasuna onartuz izenburupean hitzaldia eskainiko du datorren astelehenean, Urretxuko kultur etxean, 18:30ean hasita.
Gaixotasun sendaezin bat diagnostikatu zizuten orain hiru urte.
Adrenoleukodistrofia deitzen da. Sintomak esklerosiaren oso antzekoak dira. Nirea gaixotasun neuronala da, sendabiderik ez duena. Nire kasuan ibiltzeko zailtasunak eragin dizkit eta maskuri-arazoak ere bai.
Nola diagnostikatu zizuten?
Hasiera batean addison gaixotasuna diagnostikatu zidaten. Giltzurrunaren gainean dagoen guruin edo glandulak ez zuela funtzionatzen esan zidaten. Baina azterketa gehiago egin zizkidaten eta Ioldi medikuak nire addisona beste gaixotasun batek eragindakoa zela aurkitu zuen. Gaixotasuna sendaezina da, baina momentuz, geldi dago.
Nolakoa zen gaixotasuna diagnostikatu aurreko zure bizitza?
Nire bizitza kirolari oso lotuta zegoen. Heziketa bereziko irakaslea nintzen. Astean zehar lan egiten nuen eta asteburuetan, furgoneta hartu eta kanpora joateko ohitura nuen, mendira, eskalatzera, eskiatzera… Igo ditudan mendi guztien artean Komunismo mendia aipatuko nuke. Eskalatzeko, adibidez, Riglos ingurua asko gustatzen zitzaidan.
Elkarrizketa osorik irakurgai bihar, Goierriko Hitzan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.