Puntako bertsolariek omenduko dute bihar Luzio Gabiria Zelai Arizti aretoan
Egañak, Iturriagak, Amurizak eta Mendiluzek parte hartuko dute omenaldian
Azken 25 urteetan, Santa Lutzi feriaren atarian, Luzio Gabiria (Gabiria, 1923 – Urretxu, 1986) bertsozale, gai jartzaile eta eragile nabarmenari omenaldia egin diote. Gabiria oroitzeko urtero puntako bertsolariak bildu dira Zumarragako Zelai Arizti aretora. Aurten ere hala izango da eta Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Miren Amuriza eta Aitor Mendiluze kantatuko dute bihar, 22:15ean. Zumarragako eta Urretxuko Bertso Eskolak, Zumarragako Udalaren babesarekin antolatzen duen ekintza da. Aurtengo berritasuna da bertso eskolako gaztetxoek bertso saioan zehar kantatuko dutela. Gaijartzaile lanak, ohi bezala, bertso eskolako kideek egingo dituzte.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide