Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

GI-632 errepide berriko Deskargako tunelaren bi aldeak elkartu dituzte

Urretxu eta Zumarraga
2013/12/23
Otamotz
Bidegi elkarte publikoa eta Gipuzkoako Foru Aldundia GI-632 errepide berriko (Beasain-Bergara) azken bi zatiak egiten ari dira, eta ostiralean bertan Urretxu-Antzuola zatiko Deskargako tunelaren bi aldeak elkartzea lortu zuten, tunelaren zulaketa bideratuta. Bidegi ari da Urretxu-Antzuola zatia egiten, hain zuzen Deskargako mendatea saihesteko tunela duena, eta ostiralean tunel horietako bat, Antzuolatik Urretxurako noranzkokoa, zulatzen amaitzen zuten; bi aldeak elkartuta baitaude jada. Tunela eraikitzerakoan hainbat arazo izan ziren, luiziak izan zirelako, baina arazo horiek konpondu dira eta lanak aurrera doaz, martxa onean. Tunela 650 metro luze da, norabide bakoitzean hodi bat du (bi errei norabide bakoitzean), eta oinezkoentzako bi larrialdi irteera izango ditu, tunelaren norabide baterako hodia beste norabidekoarekin lotuz. Tunelaren zulaketa ostiralean amaitzen zela aprobetxatuz, Larraitz Ugarte Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako diputatua Deskargako obran izan zen, eta bertan poza azaldu zuen obrak bide onetik doazelako. “Gipuzkoako Foru Aldundia eta Bidegi lan handia egiten ari dira GI-632 errepide berria 2015eko apirilerako errealitate izan dadin, eta gaurkoa bide horretan urrats garrantzitsua izan da. Errepide hau Aldundiarentzat oso garrantzitsua da, Gipuzkoa eta Euskal Herria egituratzerako estrategikoa delako, eta horregatik jarraitu du proiektu honekin. Gainera, obra eredugarri izatea ere nahi dugu, gauzak beste modu batera egin daitezkeela erakusteko: bai, lan arloan sindikatuekin elkarlanean lan hitzarmena bete dadin; bai, diru publikoaren kontrol zorrotza eginez”, adierazi zuen Ugartek ostiralean. Urretxu-Antzuola zati berria 2011ko uztailean hasi ziren eraikitzen eta 30 hilabeteko epea dago lanak bukatzeko. Beraz, obra zibila bukatzeko epea 2014ko urria da, eta ondoren, instalazioetako obra egin beharko da. Lanak Bidegiren zuzendaritzapean egiten ari dira Amenabar eta Moyua enpresak eta 42,8 milioi eurotan (gehi Bez) esleitu zitzaien. Obra zuzendaritza Eptisa-Cinsak darama. Zati honek 2.760 metro izango ditu, norabide bakoitzean bi erreirekin, ibilbidean gehieneko aldapa %5ekoa izango da, eta punturik altuenetik baxuenera 29 metroko desnibela egongo da. Zati honen muturretan lotune bana izango da.   Antzuola-Bergara zatia Beasain-Bergara ardatzeko azken zatia, Antzuola-Bergara, Gipuzkoako Foru Aldundia ari da eraikitzen, Moyua eta Antzibar enpresen bidez, eta 41 milioi euroko (gehi BEZ) aurrekontua du. Laguntza teknikoa, berriz, Girder eta Saitec enpresak ari dira egiten. Zati hau 2015eko apirilerako bukatzea aurreikusi da. GI-632 errepide berriak, amaitutakoan, 23 kilometro izango ditu, eta norabide bakoitzean bi erreikoa izango da. Lehenengo zatia, Beasain eta Zumarraga arteko zatia, 2006an ireki zen. Bigarren zatia,  Zumarraga-Urretxu zatia, 2012ko ekainean ireki zen.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT