Asmo berriekin hasi dute urte berria Urretxu-Zumarragako bertso eskolan.
Iaz hasitako ibiliari jarraipena emateko asmoz hasi du urte berri Urretxu-Zumarragako bertso eskolak. 29 ikasle ditu egun bertso-eskolak: lau irakasle xelebreren gidaritzapean,10 haur biltzen dira asteartetan eta 19 ostiraletan. Merendolekin jarraitzen dugun arren, aurten gauza berriak probatzeko ilusioz gabiltza. Horren harira, abenduan Luzio Gabiriaren omenezko bertso-saioan bertsolariei puntuak jartzen aritu ginen eta aurrerantzean herria harritzen jarraitzeko asmoa dugu, jendaurreko ekitaldiren bat prestatzen hasiko baikara aurki martxora begira.
Iazko ikasturtean ilusioz eta indartsu hasi ginen astearte eta ostiralero Urretxuko kultur-etxean biltzen eta pixkanaka bertsoa zer den ulertu eta harekin ondo pasatzen ikasi genuen. Tartean, merendola batzuk egin genituen, bertso-eskolen egunera joan ginen Pasaiara, Mikel eta Maialen irakasleak animatzeko asmoz Tolosaraino iritsi ginen eta ikasturteko azken egunean bertso-ginkanan parte hartu genuen bi herrietan zehar.
Informazio gehiago
zubertsotan.net web gunea bisitatuta.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide