Saharako errefuxiatuentzat janaria biltzen hasi dira
Goierrin bildutako guztia Sahararen Aldeko 10. Euskal Karabanan eramango dute Aljeriara martxoan
Tindoufeko desertuko (Aljeria) sahararren kanpamentuetara bidaltzeko janari bilketa egiten ari dira Goierriko elikagai denda handietan eta eskoletan. Goierriko goiko eta beheko Sahararen aldeko elkarteek antolatu dute kanpaina Euskal Herriko beste elkarteekin batera, izan ere Goierrin bildutakoa Sahararen Aldeko 10. Euskal Karabanan eramango diete errefuxiatuei martxoan.
Aste honetan eta datorrenean kanpainaren edukiontziak bistan egongo dira supermerkatuetan. Edukiontzi horietan arroza, pasta, lekaleak, hegaluzea eta sardinak sartu ahalko dira horiek baitira Euskal Herrian bilduko diren elikagaiak. Horiez gain, garbitasun gaien artean konpresak bilduko dira. Mari Mar Renedo Goierri garaiko Hare Haizea Sahararen aldeko elkartearen kidea da, «litekeena da janari bilketa pixka bat luzatzea, baina behin elikagaiak jasota bildu eta Donostiara bidali behar ditugu».
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide