Xabier Gabilondok pintura erakusketa irekiko du etzi Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean
Lumatxoz eta pintura-margoz egindako lanak jarriko ditu ikusgai; inaugurazioa 19:00etan izango da
Xabier Gabilondo Urretxun jaio zen 1935ean. Urte batzuk dira erretiroa hartu zuela, eta betidanik margotu badu ere, jubilatu zenetik pintura da bere jarduera nagusia. Azken urte hauetan asko margotu du eta uzta horren guztiaren lagin bat erakutsiko du bihartik aurrera Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko areto nagusian. Lumatxoz eta pintura-margoaz egindako lanak izango dira guztiak, «kultur etxe osoa betetzeko nahikoa lan daukat».
Bihar, Goierriko Hitzan Gabilondori elkarrizketa.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide