Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Urteko batzar orokorrean balorazio «positiboa» egin du Mairiko zuzendaritzak

Urretxu eta Zumarraga
2014/01/29
Otamotz
Urretxuko eta Zumarragako Mairi emakumeen elkarteak urteko batzarra egin berri du, egindakoaren balorazioa egin eta aurrera begira dituzten asmoei erreparatzeko. Mari Carmen Diez lehendakariaren hitzetan 2013ko balorazio «positiboa» egin du zuzendaritzak. Elkarteko bazkideak «pozik» daudela eta «askotariko ekintzak» prestatzen dituztela gaineratu du. 2014ari begira ildo beretik jarraitzeko asmoa agertu dute, «horrenbeste urteren ondoren ideia berriak izatea zaila» dela aitortu du Diezek, baina proposamen berrientzako ateak irekita dituztela gehitu du. Mairi orain 25 bat urte sortu zen, batez ere «emakumeentzako topaleku izateko asmoarekin». Ordu hartan, 30 bazkiderekin hasi zuen bere ibilbidea elkarteak, eta «hitzaldiak, ikastaroak eta irteeraren bat» antolatzen zituzten. Denborarekin elkartea haziz joan da zentzu guztietan, «egun 180 bat bazkide» dira guztira eta antolatzen dituzten ekintzak ere biderkatu egin dira. Antolatzen dituzten ikastaroak askotarikoak dira: «Sukaldaritza, patchwork, josketa eta dekorazio tailerrak, eskulanak, yoga…». Gainera, hileko lehenengo ostiralean kafe tertulia antolatzen dute Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean eta hitzaldi bat hilero, Urretxuko kultur etxean, «hileko hirugarren astearteetan izan ohi da». Hain zuzen otsailaren 11n izango da hurrena, Nola bizi daitezke hiru belaunaldi pentsiodun baten soldatarekin izenburupean. Martxoari begira Emakumeen Astea ere antolatu dute: «Aurten martxoaren 3tik 9ra izango da, antzerkia, hitzaldiak, irteera, afaria eta Xera sariaren banaketa ekitaldia izango ditugu», zehaztu du Diezek. Gizonezkoentzat ere bai Emakumeen elkartea izanagatik, gizonezkoak ere ari dira pixkanaka taldera gerturatzen. «Bazkide egin berri da 45 bat urteko gizon bat, josten ikasten dabil orain, baina patchwork-a egitera iritsi nahi duela dio». Ez da kasu bakarra, dena den. Gainera gehienek uste dutenaren kontra, «neska gazte asko ere badauzkagu elkartean». Mairiko bazkide egiteak urtean 10 euroko kostua du eta nahi duenarentzat ateak zabalik daudela jakinarazi dute.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
4

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
5

Aitxitxe Fest jaialdia egingo dute hilaren 31n, Haritz Berasategiren oroimenez

2025/05/09
Urretxu eta Zumarraga
6

Punta-puntako alpinistak eta musika, Xabier Ormazabal bekaren aurkezpenean

2025/05/08
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT