Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Aro baten amaiera

Zumarraga
2014/02/10
admin
Iburreta jatetxeak pasa den mendeko 30. hamarkadan ireki zituen ateak Zumarragan, apaizen etxearen ondoan zegoen etxabean. Etxeberri auzoko Iburreta baserriko Bernardo Urkiolak eta Juana Bastarrikak hartu zuten jatetxearen martxa. Bikoteak bost alaba izan zituen eta Dominika Bastarrika iloba ere familiara batu zitzaien gurasoak galdu eta gero. Azken honen alaba, Ana Aranburu, izan da Iburreta jatetxean familiako azken kate-begia. Atzera begiratuta jatetxeak «garai ezberdinak» bizi izan dituela dio Aranburuk. Gerra garaian «zegoenarekin» moldatu behar izaten zen eguneko menua osatzeko. Produktuak oso mugatuak ziren eta horiek lortzeko bideak eskasak. Garai hartan, Iburretak hainbat langile ere bazituen goiko solairuan apopilo, eta askotan «haien errazionamendu-liburuxketatik eskuratutako janaria batu eta prestatzen zen egun hartan jan beharrekoa». Estualdiak estualdi, Iburreta ospakizunetarako leku ere izan da urte luzetan. 40, 50 eta 60. hamarkadetan makina bat ezkontza bazkari eman izan zituzten bertan, eta «ordu hartan ezkontza ospakizunak gaur egun baino txikiagoak» izaten zirela dio Aranburuk, Iburretak jangela txikia izan baitu beti, 40-60 bat lagunentzako nahikoa. Gero, ezkontza handiagoak modan jartzen hasi zirenean, bazkariak Casinoko jangelan egiten hasi ziren ezkonberri asko, «menua Iburretan bertan egiten zen. Gero, zerbitzatu aurretik Casino azpiko elkarte batean berotzen genuen», dio. Iburreta_jatetxea(1)Urrezko urteak Garai batean egiten zen sukaldaritza mota «ez dago gaur egun egiten denarekin alderatzerik» Aranbururen hitzetan. Baina horrek ez du esan nahi gaur garai batean baino hobeto jaten denik, «ezberdin» baizik. Horren adibide da 1963ko irailaren 4an Iburretan eskaini zuten ezkontza bankete bateko menua, Aranburuk mimoz gordeta duena. Lehenengo plater hotzak eta beroak eskaini zituzten, hegazti salda, Kantauriko otarraina bi saltsekin, oilasko errea eta ilarrak frantses erara. Azkenbururako eztei tarta izozkiarekin, eta edateko Monopol ardo zuria, Viña Tondonia beltza eta Codorniu Extra kaba. Zumarragako jaietan, Santa Isabel egunerako, «janaldi oparoak» prestatzen zituztela ere gogoan du. Baserriko oilasko errea zen garai hartako ezkontza ospakizunetan menuetako plater estimatuena, Aranbururen aitak Ordiziatik ekartzen zituenak. Lan asko izaten zenez, auzoko emakumeek laguntzen zieten «oilaskoak lumatzen». Oilaskoaren moda pasatakoan azpizunarena iritsi zen. Ospakizun handietarako azpizun nahikoa lortzea «zaila» zen eta kanpoko harategietan ere erosi behar izaten zuten. 60. hamarkadatik aurrera «Orbegozoko eta Aparizioko –gerora Irimo– langileak» ere izaten zituzten egunero jatetxean. «Ondoren, lantegietan bertan jantokiak ireki zituzten eta langileak jasotzeari utzi genion». Ezkontza banketeak ere poliki-poliki gutxitzen joan ziren gure jangela «txiki» gelditu zitzaielako. Atzera begiratuta, ordea, Aranbururen ustez, 60. eta 70. hamarkaden artean bizi izan zituen Iburretak bere urterik oparoenak. Hala ere, Iburretan ez diote inoiz lan egiteari utzi, eta garaian garaiko eskaeretara egokituz joan da negozioa. Tabernan «beti ondo» lan egin dute, eta jatetxean «jendeak eskatu duenera moldatuz» joan dira. Iburretako barran eskaini izan dituzten pintxoak sona handikoak izan dira, baina pintxoena «ohitura berria» dela esan du Aranburuk. «Poliki-poliki, ia konturatu gabe hasi ginen pintxoak eskaintzen». Iburreta_jatetxea(2)Belaunaldi berria Iburretak ateak itxi berri ditu, eta aro bati amaiera eman dio. Baina bere lau pareten artean geldituko dira betiko jatetxe ezagun honen historia harilkatu duten pertsonen bizipenak eta gertakarien segidak. Bernardo Urkiolak eta Juana Bastarrikak hasitako bideari Dominika Bastarrika ilobak eman zion jarraipena, haien alabak kanpora ezkondu zirenean. Dominikak, izeba-osabekin, familia giroan, jaso zuen sukaldaritzan aritzeko beharrezko oinarria, baina «amak beti izan zuen bere kasa gehiago ikasteko interesa». Bilboko Sukaldaritza Akademian, adibidez, ikastaro bat egin zuen; «garai hartan ez zen oso ohikoa», zehaztu du alabak. Errezeta liburuak irakurri zalea ere bazen, «Adriana Juaristiren liburuak, adibidez». Baina bere liburu kuttuna Bilboko Akademiako zuzendaria izan zen Florentina Intxausti de Pedrellezok 1944an argitaratu zuen errezeta liburua zen, egun oraindik Iburreta jatetxean gordeta dagoena. Liburu hura, amarentzat izan ezik, herriko beste hainbat emakume gazterentzat ere lagungarria izan zen oso. Izan ere, urte haietan oso ohikoa zen «ezkontzera zihoazen neska gazteek sukaldaritza eskolak jasotzea». Besteak beste, Iburretan ere eskaini izan zituen Dominikak sukaldaritza eskolak. Garai berriak ezagutu Dominika Ordiziako Carlos Aranbururekin ezkondu zen 1943. urtean. «Aita CAFetik Irimora etorri zen lanera, eta Iburretan apopilo egon zen». Hala ezagutu zuten elkar Aranbururen gurasoek. Ordurako izeba Juana erretiroa hartuta zegoen, eta ezkonberriak egin ziren jatetxearen kargu. Lau alaba izan zituen bikoteak: Juana Mari, Maria Dolores Lolo, Isabel eta Ana. Familia guztiak gogor lan egin zuen jatetxea aurrera ateratzeko, «bakoitzak bere eginbeharrak zituen, ama eta Lolo sukaldean, Juana Mari eta Isabel jantokian eta niri denetarik egitea tokatzen zitzaidan», dio Aranburuk. Carlosek, aldiz, lantegiko lana jatetxekoarekin uztartu zuen urte askotan. Aranburu konturatu gabe hasi zen sukaldean. Haurra zenetik giro horretan hazi zen eta, halabeharrez, sukaldeko mundua «beti gustatu» izan zaio. Amaren antzera, etxean jaso zuen oinarrizkoena, baina kanpoan ere ikasten ibilitakoa da. Uda oso bat eman zuen Arzaken jatetxean lanean orain 40 bat urte, «oraindik horren ezaguna ez zenean». Ordukoak dira euskal sukaldaritzaren mugimendua, baita lehenengo sukaldaritza ikastaroak ere. «Subijana, Adrià eta gerora oso ezagun egin diren hainbat sukaldariren ikastaroetan» ikasle izan zen Aranburu. Gero arte, Iburreta Ama gaixotu eta lan egiteari utzi zion 70. hamarkadaren amaieran. Maria Isabel egin zen orduan negozioaren kargu. Hiru ahizpa gazteenak aritzen ziren orduan jatetxean lanean, zaharrena kanpora ezkonduta baitzegoen ordurako. 1996an, negozioarekin aurrera egiteko lokala berritu beharra izan zuten, eta ordutik Aranburu izan da Iburretaren arduraduna, familiako azken kate-begia. Iburreta iragana da dagoeneko. Bai momentuz, behintzat. Negozioa isteko erabakia ez dela erraza izan aitortu du Aranburuk: «Gure bezeroak eduki daitezkeen onenak izan dira, eta azkenean beraiengatik kosta zait, batez ere, erabakia hartzea», dio. Baina, bestalde «jatetxeko lana oso gogorra» dela uste du. Beraien kasuan «zorte handia» izan dutela dio, negozioak familia osoaren babesa izan duelako beti. Zumarragako azken 80 urteetako historiaren lekuko isila izan da Iburreta, makina bat uneren gordeleku. Momentuz ateak itxi ditu, baina Aranburuk bezala, norbaitek berriz irekiko duen esperantzari helduko diote askok.


Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT