
Baserritarrak eta lurjabeak iaz landareak jasotzen
Negua amaitzera doa eta azken hamaika urteotan bezala, Zumarragako Udalak bertako zuhaitz landareak banatuko ditu baserritarren eta landalur jabeen artean. Aurten 14 eskaera jaso dituzte eta horien artean 762 zuhaitz landare banatuko dituzte gaur, 12:00etan, Ipintza ondoan, Basurtzan.
Urtero bezala, zuhaitz landare eskatuena haritza izan da. 486 haritz amerikar eta bertako 20 haritz banatuko dituzte. 214 pago eta 42 intxaurrondo ere eskatu dituzte denera. Urtez urte behera doa baserritarrek eskatzen dituzten landareen aniztasuna.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide