Zelai Arizti aparkalekuko goiko solairua itxita dago
Zelai Arizti lur azpiko aparkalekua iragazgaitza egiteko lanak direla-eta, aparkalekuko lehenengo solairua itxi dute gaur. Apirilaren 11ra arte solairu osoa itxita egongo dela iragarri dute Zumarragako Udaletik. Bigarren solairurako sarrera eta garajeak irekita egongo dira apirila bitarteko tarte horretan guztian.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide