Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Martxoko feria berezia indarberritua

Urretxu
2014/03/05
admin
Urretxuko Gernikako Arbola plazak feria kutsua hartu zuen atzo arratsaldean. Aspaldiko ohiturak berritzeko asmoz, herrigunea topagune bihurtu zuten bertako eta inguruetako baserritarrek Martxoko Feria Berezian. Aparteko bi azoka egiten dituzte urtean Urretxun: martxokoa eta abendukoa. Datu zehatzik ez dagoen arren, antzinatik datorren ohitura omen da, eta garai batean hilero ospatzen ziren. Azoka berezi hauek urte oparoak bizi izan dituzte, baina baita horren emankorrak izan ez diren beste batzuk ere. Unai Badiola Urretxuko Udaleko Nekazaritza saileko zinegotziak esan duenez, «2012an herrian antolatzen diren ferien inguruko hausnarketa bat egitea» proposatu zuen nekazari batzordeak. Hausnarketa prozesu hartan «martxoko eta abenduko feriek parte hartze gutxi» zutela ondorioztatu zuten. Hala, 2013an «azoka berezirik ez egitea eta beste azoka batzuk indartzea» erabaki zen, proba modura. Urteroko egitaraua atzokoan Iaz ez zen azoka berezirik egin, baina udalak jakinarazi zuen bere garaian «behin behineko neurria» baino ez zela. Trukean, Santa Anastasia jaietan egiten den abelgorrien azoka indartzea erabaki zuten, «feria berezia hauetan egiten diren zenbait ekintza bertara lekualdatuz: fruta arbolen eta txahalaren zozketa, eta emakume baserritarren artean egiten den bertako produktuen saskiaren zozketa, besteak beste». Iazko urrian balorazio bat egiteko bildu zen berriz batzordea. Santa Anastasietako ferian, «ekintza gehiago egon zirenez, parte hartzea handiagoa» izan zela ondorioztatu zuten. Baina, baserritarrei galdetuta, gehienak ohitura zaharrari heldu, eta feria bereziak berriz egitearen alde agertu ziren. Hala, aurten «2012ko egitura bera mantenduko da». Atzo egin zen urteko lehenengo feria berezia, martxokoa. Ohi bezala 15:00etan eman zioten hasiera feriari Gernikako Arbola plazan. Egoitz Armaolearen idi gazteen erakusketa egon zen bertan, eta fruta arbolen eta bertako produktuez osatutako saski baten zozketak egin zituzten 17:00etan. Barrenkaleko probalekura lekualdatu zen gero azoka. Berroetako zaldien erakustaldia zegoen prest bertan; Iñaki Irigorasen eta Iñaki Lopetegiren idi gazteen idi-proba saioa ere egin zuten 18:00etan. Eta baserritarrek, beste behin, euren topaleku bihurtu zuten erdigunea.


Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT