Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Koordinadora Feministaren sorrera txalotu du Urola Garaia udal elkarteak

Urretxu eta Zumarraga
2014/03/14
Otamotz
Urola Garaia mankomunitateak martxoaren 8ko kanpaina aurkeztu du Zumarragan. Orain arte itxaron du, sortu berri den Koordinadora Feministari protagonismoa ez kentzeko. Datozen egunetako ekitaldien artean, azpimarratzekoa da gaur Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean irekiko duten erakusketa. Talde feministen kartelez osatua dago eta horien lana aldarrikatu eta eskertu nahi du. Kanpaina atzo aurkeztu zuten, Zumarragako kultur etxean. Ekitaldian, Urola Garaiko Berdintasun batzordeko ordezkariek hartu zuten hitza: Oihane Zabaleta mankomunitateko lehendakariak eta Urretxuko alkateak, Begoña Pereira Zumarragako zinegotziak, Jon Altolagirre Urretxuko zinegotziak, Lurdes Ugarte Legazpiko zinegotziak eta Lurdes Lasa Ezkio-Itsasoko zinegotziak. Zabaletak martxoaren 8ko kanpainaren aurkezpena martxoaren 13an egitearen arrazoia azaldu zuen: «Orain arte instituziook egiten genuen deialdia. Honek bi irakurketa posible ditu: alde batetik, udal elkarteak oso inplikatuta gaudela eta, bestetik, ez zegoela deialdi hori berea egiten zuen emakume talderik». Zabaletaren esanetan, hori «negatiboa» zen. Izan ere, elkarteak dira aldaketaren motorra. «Laura Gomez Aldundiko Berdintasun zuzendariak esan zigun bezala, emakumeok lortutako eskubideak mugimendu feministari eta emakume elkarteei zor dizkiegu». Zabaletak duela gutxi mundu mailan egin den ikerketa bat ere ondorio horretara iritsi dela gehitu zuen. Hori dela eta, udal elkarteko Berdintasun arloaren lehentasuna emakumeen jabekuntza eta parte hartzea bultzatzea izan da. Horretarako, jabekuntza eskola sortu zuen. «Koordinadora Feministaren sorrerarekin, bere helburuetako bat bete du». Koordinadora Eraldatzen bezalako talde beteranoek eta jabekuntza eskolaren itzalean sortu direnek osatzen dute. Azken hauen artean, Org.asmoak elkartea dago. Zabaletak Koordinadoraren autonomia ere txalotu du. «Jabekuntza eskolarekin lotura estua du, baina autonomoa da. Hor datza bere arrakasta. Ongi etorri beroena eman nahi diogu eta martxoaren 8aren inguruan antolatu dituen ekintzek izan duten arrakastagatik zoriondu». Erakusketa Ondoren, datozen egunetan egongo diren ekitaldien berri eman zuten. Gaur bertan, 19:30ean, Bilboko Maite Albiz dokumentazio zentrotik ekarritako kartelekin osatutako erakusketa irekiko dute Zumarragako kultur etxean. Dokumentazio zentro honen helburua emakumeen lana ezagutzera ematea da. «Egun ditugun eskubideak garai batean beste emakume batzuek egindako lanaren fruitua dira. Erakusketa honekin lan hori eskertu nahi dugu. Bereziki Maite Albiz zentrokoek egindakoa. Ia baliabiderik gabe sortu zuten eta 30 urte daramate dagoeneko lanean». Hilaren 28an, berriz, antzerki saioa egongo da Legazpiko Latxartegi aretoan. Donostiako Emakumeen Etxeko taldeak Emakumeok beldurrik gabe antzezlana eskainiko du. Bestalde, Ezkio-Itsason emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egiten ari den gazte taldea, komunikabideetako sexismoari buruzko erakusketa prestatzen ari da. Aurki irekiko dutela aurreratu zuten.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Hodei Otaegi urretxuarrak bere aitona Lucasen taberna ireki behar du

2025/05/29
Urretxu
2

Rosario tabernaren amaiera ezin hobea

2025/05/31
Zumarraga
3

"Presoa etxera itzultzen denean dena konpondu dela iruditzen zaigu, baina ez da hala"

2025/05/30
Urretxu eta Zumarraga
4

Legazpiarrek harrera bikaina egin diote Hodei Otaegi urretxuarraren tabernari

2025/05/31
Urretxu
5

Rosario tabernan festa egingo dute, 45 urteko ibilbideari amaiera emateko

2025/05/28
Zumarraga
6

Martxan da Iñaki Beitia Mendi Martxaren 27. edizioa

2025/06/01
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT