Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Atsuak, Gabiri 1 eta Gabiri 2 taldeek jokatuko dute Martxoan Bertsoko finala

Urretxu eta Zumarraga
2014/03/18
Otamotz
Asteburuan Martxoan Bertsoa txapelketako azken bi kanporaketak jokatu dituzte. Atsuak (Itziar Pildain, Amaia Iturriotz eta Maialen Akizu), Gabiri 1 (Gorka Maiz, Eñaut Asurabarrena eta Oier Oiarbide) eta Gabiri 2 (Mikel Asurabarrena, Endika Igartzabal eta Aitzol Iturbe) taldeek abestuko dute hilaren 28ko finalean. Hirugarren kanporaketa, ostiralekoa, Urretxuko Fox tabernan jokatu zuten. Udanako Kurbak (Asier Iriondo, Ulises Galdos eta Gorka Azkarate), Botxan Magoa (Beñat Torres, Mikel Iturrioz eta Arkaitz Aizpuru) eta Zazpiko Txikia (Andoni Biain, Aitor Zaldua eta Beñat Idiakez) taldeek parte hartu zuten. Gorka Azkarate antolatzailearen esanetan, «inoizko saio jendetsuena» izan zen eta «umoretik» jo zuen saioak. Unai Kerejeta gai jartzaileak horretan eragina izan zuen. Debuta egin zuen Arkaitz Aizpururen maila eta Zazpiko Txikia taldekoen tenplea eta plazarako jarrera nabarmendu du Azkaratek. «Jendaurrean oso gutxitan jardun izanagatik, ez ziren kokildu eta maila bikaina eman zuten saio osoan zehar». Azkenean, Botxan Magoa taldeko gazteak nagusitu ziren. Dena den, lehen bi kanporaketetako onenek listoia oso altu jarri zuten eta ez zuten gainditzea lortu. Hala, ez da Foxeko kanporaketako ordezkaririk egongo finalean. Larunbatean laugarren eta azken kanporaketa jokatu zuten Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrian. Gabiri 2 (Mikel Asurabarrena, Endika Igartzabal eta Aitzol Iturbe), Atzeko Kaleko Mutilak (Asier Sasieta, Xabier Elgarresta eta Gorka Santesteban) eta Gabiri 3 (Aratza Igartzabal, Paul Iruretagoiena eta Mikel Tapia) taldeek parte hartu zuten. Gai jartzaile lanetan, Itziar Etxezarreta aritu zen. Gabiri 2 taldea nagusitu zen eta, gainera, finalerako txartela lortu zuen. Azkarateren esanetan, agurrak umoretsuak izan ziren eta ondoren «maila handiko» bertso saio bat entzuteko aukera izan zen. «Gabiriako bi taldeek hasieratik erakutsi zuten bere maila eta Atzeko Kaleko Mutilak ere ez ziren atzean gelditu. Bertso on asko entzun genituen eta nabarmentzekoa da Iruretagoienak, Iturbek eta bi Igartzabaldarrek emandako maila». Saioaren ondoren, beti bezala, barrikotea egin zuten. Bertsolariek eta ikusleek Igartubeitiko sagardo berria dastatzeko aukera eduki zuten. Aurten, Ezkio-Itsasoko haurreskola martxan jarri duten gurasoek eduki dute txotxa irekitzeko ohorea. Sasietak bertso eder batzuk abestu zituen kupela ireki aurretik. Aste honetan, gaztetxoak Martxoan Bertsoa txapelketako finala hilaren 28an jokatuko dute Urretxuko gaztelekun. Saioa 23:00etan hasiko da. Lehenago, ostiral honetan bertan, Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Gaztetxoen Txapelketako kanporaketa egingo dute Zumarragan. 16:30ean txikien saioa egingo dute Zelai Arizti aretoan eta gauean afaria Amalur elkartean. Bertan, gazteen mailako kanporaketa jokatuko dute. Txartelak bertsosarrerak.eu atarian eros daitezke, 12 euroren truke.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT