Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Hezkuntza eragileak Lomceren kontra

Urretxu eta Zumarraga
2014/04/11
Otamotz
Urretxuko eta Zumarragako eskolak Lomcerik gabeko ikastetxeak dira. Espainiako Hezkuntza ministerioak bultzatu duen legearen kontrako eragile talde bat bildu, eta elkarlanean aritu dira. Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean eskola guztietako zuzendariek legearen kontrako jarrera bateratua agertu dute. Atzoko agerraldian, Urretxu-Zumarragako Lomce ez! taldean «hezkuntza komunitateko kide ezberdinek» parte hartzen dutela esan zuten zuzendariek. Komunitate hori ikasleek, familiek, hezitzaileek, langileek, eta herritarrek osatzen dute, besteak beste. Bide batez, atzo Lomcerik gabeko herriak dinamika aurkeztu zuten. «Txikitik handira zabalduko den dinamika bat izango da Lomcerik gabeko herriak, apurka-apurka, handitzen joango dena Lomcerik gabeko Euskal Herria lortu arte», esan zuten. Hezkuntza lege hori gabeko herriak lortu aurretik, Lomcerik gabeko gelen dinamika egin dute. DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek Lomce legearen inguruko hausnarketa egin dute. Zuzendariek azaldu dutenez, «beraiek erabaki dute beraien gelak Lomcerik gabeko gelak izango direla». Ondoren, dinamika ikasgeletatik ikastetxeetara zabaldu dute: «Ikastetxe guztietako klaustroetan eta organo gorenetan Lomcerik gabeko ikastetxeak izatea erabaki dugu. Egitasmoak goitik behera eraiki behar direla uste dugu, eta lege hau inposatzen digutenerako bidea eginda egon behar dela». Horrenbestez, Urretxuko eta Zumarragako ikastetxe guztiak Lomcerik gabeko ikastetxeak dira. Are gehiago, bertako eskolen ezaugarriak zeintzuk izan behar diren ere zehaztu dute: heziketa integrala bermatuko duena, euskaldun eleanitzak heziko dituena, curriculum berezkoa izango duena, ikastetxeen autonomia eta parte hartze zein funtzionatzeko era demokratikoa bermatuko duena. Urretxuko eta Zumarragako ikastetxeetako zuzendariek jarrera irmoa erakutsi zuten agerraldian: «Lomceri gure ezezkoa adierazteaz gain, lege honen kontra gure eskuetan dagoen guztia egingo dugu. Horrez gain, gure hezkuntza eredua eraikitzeko urratsak emateko hautua egin dugu. Etorkizunean hezkuntza sistema propioa duen herria izan nahi dugu». Gurasoek Lomce legeari buruzko informazio gehiago nahi dute Urretxuko eta Zumarragako eskoletan Lomce legeari buruzko inkesta egin diete familiei. Inkestak hainbat galdera zituen, eta emaitzen artean gurasoek behar baino informazio gutxiago dutela eta gehiago izan nahi dutela adierazi dute. Inkestaren bitartez gurasoek agertu duten kezka garrantzitsuena ideologiarekin lotuta dago. Legeari jarraituz gero lege horrekin lotutako ideologiak nabarmen kezkatzen ditu. Inkestan gurasoek beren seme-alaben ikastetxeak Lomcerik gabeko ikastetxeak izatearen alde agertu dira.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT