Bidegik Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzari Deskargako istripua ikertzeko eskatu dio
Joan zen ostiralean zauriturik gabeko lan istripu bat jazo zen Deskargako lanetan, GI-632 errepidean, eta Bidegik gertaera hori ikertzeko eskatu dio Lan Ikuskaritzari. Antzuola-Urretxu errepidea Bidegik esleitu du du eta ordezkari bat kontrol lanak egitera joan zen asteartean. Bide «ez ofizialetatik» ostiralean istripua egon zela jakin zuen. Obra zuzendaritzari gertatutakoari buruzko txostena eskatu zion eta egin gabe zuten.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide