Julen Izagirrek irabazi du azal lehiaketa hirugarren urtez jarraian
Julen Izagirre zumarragarrak irabazi du Santa Isabel jaien egitaraua hartuko duen liburuxkaren azala aukeratzeko lehiaketa. Hirugarren aldia da Izagirre diseinatzaile grafikoak lehiaketa hau irabazten duela. Oraingoan, Antioko ermitako zutabeen kapiteletan dauden egurrezko tailak oinarri hartu ditu. Hiru lan aurkeztu ditu eta hiruetatik bitan erabili du gai bera. Guztira hemeretzi lan aurkeztu dira lehiaketara. Lan guztiak ikusgai daude gaurtik Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko sarreran.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide