Txalo taldeak ‘Hiru’ antzezlana aurkeztuko du gaur, Zelai Ariztin
Gaur, 22:30ean Zumarragako Zelai Arizti aretoan Hiru antzezlana taularatuko dute. Loli Astoreka, Miren Gojenola, Ana Elordi eta Zuhaitz Gurrutxaga dira antzezlanaren protagonistak. 50 urte betetzekotan diren hiru emakume umea izateko gizon baten bila ari direla kontatuko dute. Sarrerak 21:30etik 22:30era salduko dituzte aretoko leihatilan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide