Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Ekonomia

Enpresa txiki eta ertainei nazioarteko bihurtzen lagunduko die Uggasak

Urretxu eta Zumarraga
2014/06/19
Otamotz
Uggasa Goierri garaiko garapen agentziak Goierri garaiko egoera ekonomikoaren analisia egin du, eta ekonomia eta enplegua  sustatzeko eskuartean dituen egitasmoen berri eman du. Azken urtebetean langabeziak behera egin duela eta aldundiarekin eta Gipuzkoako Bazkundearekin enpresa txikiak nazioarteko bihurtzeko hitzarmena sinatu duela jakinarazi du. Gainera, Tecnalia- rekin ere hitzarmena sinatu behar du, enpresei langabetuak kontratatzeko diru-laguntzak emango dizkie eta enpresen lehiakortasuna sustatzeko Garaituz programan parte hartuko du. Egitasmo hauek guztiak atzo aurkeztu zituzten Sortzen enpresa haztegian. Ekitaldian Oihane Zabaleta Uggasako lehendakariak, Itziar Salaberria kudeatzaileak eta Iosune Telleria Enpresa Garapen saileko arduradunak parte hartu zuten. Nazioartekotzea bultzatzeko hitzarmenari dagokionez, helburua ahaleginak koordinatzea, baliabideak hobetzea eta enpresa txikiei merkatu berrien bila kanpora ateratzen laguntzea da. «Horrela, sendotu egingo dira eta enplegua sortuko dute», esan zuen Telleriak. Hitzarmen honek sei ardatz estrategiko ditu. Enpresei nazioarteko merkataritzari, araudiari, ordaintzeko erei eta finantziazioari buruzko heziketa eskainiko diete. Gainera, nazioartekotzeak eskaintzen dituen aukerei buruzko sentsibilizazioa egingo dute. Bestalde, jardunaldiak, enpresetara eta azoketara bisitak eta merkataritza bidaiak antolatuko dituzte. Nazioartekotzea lan gogorra denez, enpresen arteko lankidetza bultzatuko dute. Horretarako, tailerrak antolatuko dituzte. Berauetan, ekintzak abian jartzeko aukerak aztertuko dituzte. Enpresei euren beharrizanak asetzen ere lagunduko diete: merkatuari, bezeroen bilaketari, hornitzaileei, zerga sistemari, nazioarteko jarduerei, nazioarteko logistikari eta kobratzeko sistemei buruzko informazioa eskainiko diete. Azkenik, Goierri garaiko enpresek Bazkundearen programak euren esku izango dituzte. Aldundiarekin eta Bazkundearekin ez ezik, Tecnaliarekin ere lankidetza akordioa sinatu behar du Uggasak. Helburua parke teknologikoen eta enpresen arteko hartu-emana estutzea da. Hala, enpresek parkeetako ezagutza dibertsifikazioa lantzeko eta lehiakorragoak izateko erabili ahal izango dituzte. Finean, berrikuntza parke teknologikoetatik enpresetara zabaldu nahi dute, enpresek balio erantsi altuko jardueretara salto egin dezaten. Azken helburua, bertako enpresak lehiakorrak eta berritzaileak izatea eta nazioarteko merkatuaren puntan egotea da. Baita produktu, zerbitzu eta merkatu berrien eskutik negozio aukera berriak lortzea ere.
Inguruekoek zer egiten duten ikustea ondo dago, baina geure buruan sinestu behar dugu» Oihane Zabaleta (Uggasako lehendakaria) «Iaz baino 113 langabetu gutxiago daude eta langabezia tasak %0,9 egin du behera» Itziar Salaberria (Uggasako kudeatzailea)
Uggasak eta Mankomunitateak, bertako enpresen nazioartekotzea bultzatzeaz eta Tecnaliarekin hitzarmena sinatzeaz gain, langabetuak kontratatzeko diru-laguntzak emango ditu. Laguntza horiek Lanbidek bultzatutako Eskualdeko Enplegu Planen eskutik datoz. 9.000 euroko laguntza bat, 6.000ko bost, 3.000ko zazpi eta 2.500eko bat emango dituzte. Eskatzeko epea ekainaren 30ean amaituko da. Interesa duten enpresek mankomunitatearen bulegoetara jo dezakete edo 943 72 54 06 telefonora deitu. Garapen agentziak eskuartean dituen egitasmoekin bukatzeko, Uggasak Aldundiaren Garaituz proiektuan ere parte hartuko du. Egitasmo honen helburua egoera ahula bizi duten enpresei laguntzea da. Aldundiak bideragarriak diren tamaina txikiko eta ertaineko 100 enpresa hautatuko ditu, eta lehiakorragoak izateko ekintza plan bat diseinatuko die. Laguntza hau nahi duten enpresek, 943 72 54 06 telefono zenbakira deitu behar dute edo itelleria@uggasa.com helbidera mezua bidali. Aldundiak enpresa guztiei egingo die diagnostikoa eta hautatuak suertatzen ez direnei plan bat egingo die gomendio  orokorrekin. Salaberriak azken urtebetean langabeziak behera egin duela jakinarazi zuen. «Langabezi tasa %12,7an kokatzen da, 1.606 langabeturekin. Iaz baino 113 langabetu gutxiago daude eta tasak %0,9 egin du behera. Tasa Gipuzkoakoa baino %1,2 bajuagoa da», esan zuen garapen agentziako kudeatzaileak. Erabaki estrategikoak Bestalde, 2009tik hona hartutako erabaki estrategikoak zeintzuk izan diren gogoratu zuen: enpresa inkubategiaren sorrera eta sektore soziosanitarioaren aldeko apustua. Azken honi dagokionez, UGLE da goi mailako ortoprotesi zikloa eskaintzen duen Euskal Herriko ikastetxe bakarra eta bertako enpresak ortoprotesi produktuak ekoizteko lan egiten ari dira. Zabaletak hau guztia mentalitate aldaketaren emaitza dela aipatu zuen. «Irtenbidea gure esku dagoela sinistu dugu. Ingurukoek zer egiten duten ikustea ondo dago, baina geure buruan sinistu behar dugu». Talde lana goraipatu zuen lehendakariak: «Ideologia ezberdinak izan arren, elkarrekin lan egiten eta akordioak lortzen jakin dugu».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT