Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Memoria eta historia eskutik

Urretxu eta Zumarraga
2014/07/08
Otamotz
Urrian abiarazi zuten memoria historikoaren ikerketaren emaitza aurkeztu dute Zumarragan. Emaitza hori Gerra Zibila eta Frankismoa Zumarragan liburuan zehaztu da. Liburua Zumarragako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik bultzatutako bekak emandako uzta da. Egileak Maialen Aranguren, Ana Peña eta Antonio Prada historialari zumarragarrak dira. Haien ahotik liburuak biltzen dituen hainbat iturriren, ahotsen, pasadizoren eta gertakariren berri izan zuten aurreko ostiral iluntzean Antio interpretazio zentroko hitzaldi gela bete zuten zumarragarrek. Liburua, zortziehun orritik pasatxotan, euskaraz eta gaztelaniaz eman dute. Argazki zahar bat edo beste gehitu duten arren, letrak dira liburuaren muina; 36ko gerra aurrean abiatu eta Francoren diktadura osora arte zabaltzen da. Hasiera biztanlerian ezarri dute egileek. Izan ere, ikerketa martxan jarri zutenean adierazi zuten egileek ikerketa zabala izango zela eta testuinguruari arreta berezia emango ziotela. Finean, XIX. mende amaieratik 1975. urtera arteko populazio datuen bitartez Zumarragaren eraldaketaren berri eman dute. Antonio Prada Zumarragako artxibozainaren eta historialariaren hitzetan, «Zumarraga ez zegoen prest hartu zuen biztanle uholderako. Etxeak eta kale osoak ere eraiki zituzten frankismo garaian». Eskuindarrak babesean Hala ere, frankismoak eragingo zituen aldaketei heldu aurretik, liburuak Errepublika garaiari erreparatzen dio; bizitza politikoa nolakoa zen, udal ogasunaren antolaketa eta eguneroko bizitza ere aztertu dute. Maialen Arangurenek atal horren baitako azalpenak eman zituen liburu aurkezpenean. Zumarragan bi bloke politiko nagusi zeuden Errepublika aroan: gehiengo abertzalea eta gutxiengo errepublikarra. 36ko altxamendua gertatu zenean, udaleko egitura desegin eta herri defentsa batzordea osatu zen, batzordea ezkerreko kideek osatua zegoen. Pradak gehitu zuenez, «Galiziatik eta Asturiasetik komunistak eta anarkistak iritsi ziren. Beren irizpideak defentsa batzordeari inposatu nahi izan zizkieten, baina ez ziren gailendu». Garai hartan Zumarragako eskuindarrek batzordeari babesa eskatu zioten. Pradaren hitzetan, «beste toki batzuetan gertatzen ari zena ikusita beldurtu egin ziren eta babesteko eskatu zieten. 36 lagun La Sallen egon ziren zaintzapean».
Beste herri batzuekin alderatuta altxamendu ondoko errepresioa ez zen hain gogorra izan» Antonio Prada (Historialaria eta liburuaren idazlea) «Errazionamendua errepresio eta kontrol bide bat izan zen, helburua bizirautea zen» Ana Peña (Historialaria eta liburuaren idazlea)
Rafael Tejero kapitainak hartu zuen Zumarraga 1936ko irailaren 19an, nazionalen izenean. Gabiria eta Ormaiztegi bere eginda zituen, eta Ezkion antolatutako kanpamendutik gora ekin zioten Zumarragako konkistari. Errepublikarrek Belokin egin zuten lubakia. Borrokaldia han bertan izan zen. Tejeroren operazio egutegia lortu eta iturri bezala erabili dute liburuaren egileek. Altxatutako armadak «olio orban bat bezala jaitsi ziren mendian behera» Zumarraga hartzeko, Pradak esan zuenez. Herriaren defentsa antolatu zuten arren, Eitzagako barrikadak eta bidea eztanda araztea ez ziren nahikoa izan altxatuak geratzeko. Faxistek Zumarraga «erraz» hartu zuten. Mendekua Pradak esan zuenez, «beste herri batzuekin alderatuta, altxamenduaren ondoko errepresioa ez zen hain gogorra izan». Mendekurik egon zen hala ere, eta «latza» izan zen: «Defentsa batzordearen aginduz La Sallen babesean zituzten eskuindarrak zaindu zituzten hogei lagunetatik bederatzi Urretxun eta Zumarragan bizi ziren oraindik. Bederatzi haiek akabatu egin zituzten». Frankismoak Zumarraga eraldatu zuen. Katolizismo zorrotzena arau bilakatu zuten eta Espainiako nazionalismoa inposatu zuten. Bien bitartean, euskal kultura baztertzeko estrategian debekuak gailendu ziren; Pradak akulturazioaz hitz egin zuen aurkezpenean. Erregimenak kaleak eta hiribideak, osasun zentroak zein urtegiak eraiki zituen. Ana Peñak adierazi zuen Francok industriari bultzada eman ziola, «bertako fabrika askok lagundu egin zioten». Nekazaritza ingudearen hotsaren erritmora urritu zen Zumarragan. Gosea zabaldu zen, «errazionamendua errepresio eta kontrol bide bat izan zen, eta jendeak bizirautea baino ez zuen helburu», gehitu zuen Peñak. Liburuak izen bat baino gehiago dakar. Erregimena Zumarragan babestu zutenen izenak daude, irakurri nahi dituenarentzat. Eta, badaude, baita ere, espetxeratuen izenak, eraildakoen izenak, lan esparruetara bidalitakoen izenak, erbesteratuen izenak, gerra umeen izenak… Izen gehiago egon litezkeenaren jakitun direla esan zuten ikerlariek. Dena dela, aurkezpena hastearekin batera, Pradak esan zuen ikerketa «harik eta zientifikoena» egiten saiatu direla, «eta pasioa ahal beste alboratzen, haietako askoren senideak bizirik daudelako».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT