Igandean biodantza tailerra egingo dute
Mentxu Arjonillak biodantza tailerra egingo du igande honetan Urretxuko Durga Ma yoga eskolan (Ipeñarrieta 12, behea). Saioa 10:00etatik 13:00etara egingo dute. Parte hartu nahi dutenek, 30 euro ordaindu behar dute. Izena emateko, 626 66 12 92 telefono zenbakira deitu behar da edo mentxubiodanza@hotmail.com helbide elektronikora mezua bidali.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide