Palestinaren kontrako erasoak salatzeko, Palestinaren askatasuna eskatzeko eta Israeli boikota egiteko galdegiteko elkarretaratzea egin zuten atzo Urretxun eta Zumarragan. Bozgorailu batek sirena hots etengabeak jaurtitzen zituen bitartean jende ugari batu zen atzo iluntzean deitutako elkarretaratzera; ehun lagundik gora elkartu zen. Adin guztietako jendea egon zen, edotariko moldeko zein pentsaerako urretxuarrak eta zumarragarrak bildu ziren. Palestina askatzea eskatzeaz gain, Israelgo produktuei boikota egiteak duen garrantzia nabarmendu zuten antolatzaileek, eta BDS kanpainarekin (
boicotisrael.net) bat egiteko deia egin zuten, bide batez.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide