Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

«Palestinarrak etsita daude, bizia baino ez dute galtzeko»

Urretxu eta Zumarraga
2014/07/24
Otamotz
Tali Feld Gleiser Txilen jaio zen, baina ez da inongoa sentitzen: «Ni ez naiz inongoa, eta noan tokira noala sustraiak han ematen ditut». Alderantziz errotzen den latinoamerikar juduak urte ugari egin ditu Brasilen eta egun Dominikar Errepublikan bizi da. Zisjordaniatik etorri berri da. Gatazkak behartuta atera zen Palestinatik, «malko artean». Judua zara eta palestinarren alde egiten duzu. Ez da ohikoena. Ez, tamalez ez da ohikoena. Nik Argentinako eskola sionista batean ikasi nuen. Gaztaroan, ordura arte kontatu zidatenaz gaindi beste errealitate bat zegoela jakin nuenean, desengainu sakon-sakona sentitu nuen. Hamaika gezur kontatu zizkiguten, eta nire mundutxoa, sare soziala barne, hautsi egin zen. Nolatan hasi zinen Palestinaren alde egiten? Palestinaren aldeko jarrera argi uzten banuen ere, Israelen oldarraldi jakin batek suspertu ninduen eta zerbait gehiago egin behar nuela erabaki nuen. Bestelako juduak egon bagaudela agerian uzteko lostrosjudios.com bloga sortu genuen. Gero, Palestinako jatorria duen jendea ezagutu, eta haiekin bat-bateko enpatia sentitu dut. Hiru aste egin berri dituzu Zisjordanian; egonaldia luzeagoa izan behar zuen arren Palestinatik atera zara. Hebronetik gertu dagoen herri txiki batean nengoen, eta gaur hemen banago Israelgo estatuaren bortizkeriagatik da. Han nengoen hiru kolonoen hilotzak aurkitu zituztenean. Benjamin Netanyahu lehen ministroak berehala Hamas egin zuen hilketen erantzule. Niri Madrileko martxoaren 15eko atentatuak etorri zitzaizkidan burura, Espainiako estatuko buruzagiek zuzenean ETA erantzule egin zutenekoa. Edozein kasutan, erailketen ondorioz Palestinan kolonoen eta muturreko eskuineko juduen bortizkeriak gora egin zuen, eta palestinarren kontrako ekintzak biderkatu egin ziren. Lagunek egoerak okerrera egingo zuela eta Palestinatik ateratzea gomendatu zidaten. Zein analisi egiten duzu egungo egoeraz? Gaza txikitzen ari dira bonbardaketekin eta, bien bitartean, Zisjordaniako biztanleak are gehiago estutzen dituzte. Nire ustez, bortizkeria eztanda izugarri hauez gain, palestinarren egoera egunerokoan nozitzen dituzten hamaika umiliazioek marrazten dute. Ez dute ondo lorik egiten gauetan soldaduak etxera sartzen zaizkielako, herrietako sarrerak nahi dutenean itxi zein ireki egiten dizkiete, umeak ezkutuak bailiran erabiltzen dituzte, ura eta argia kontrolatzen dizkiete, lanik ez dute, senideak erailtzen dizkiete, antsietatea daukate, gizonezkoek zigarretak etenik gabe erretzen dituzte… Nire ustez, itxaropena galdua dute. Hango lagunak erresistentzia baketsuaren alde egon dira beti, baina orain etsita daude; galtzeko bizia baino ez dutela diote, dagoeneko guztia kendu dietelako. Berrogei urtetik gorakoen gurasoek negoziazioan sinesten zuten, Arafaten sasoian. Orain, negoziazioa heltzen bada ere, badakite Israelgo estatuari soilik egingo diola mesede. Eta Palestinar Aginte Nazionala? Mahmud Abasek ez du konkista bakar bat ere egin. Desengainua hartu dute. Bonbardaketarik ez dagoenean palestinar guztiek ez dute Hamas babesten, baina orain guztiek eskatzen dute Palestinaren askatasuna, eta Fatahri baino Hamasi ematen diote babesa. Dena dela, Palestinar Aginte Nazionalak diru asko jasotzen du Europako eta Amerikako Estatu Batuetatik, eta laguntza horri lotuta dago; bestela, estatuarentzat lanean ari diren milaka eta milaka funtzionarioek lana galduko lukete. Eguneroko bizitzaren zantzurik egongo da, ezta? Bai. Gezurra badirudi ere, ingurumaria hori izanda ere, zu behera zatozenean eurenak dira eusteko esaten dizuten hitzak. Ezkontzen dira, hala ere, eta seme-alabak dituzte eta esnatzen direnean egunak zer emango dien ez dakiten arren, aurrera egiten dute ezinbestean. Juduen aldean ikusi al duzu elkartasun izpirik? Ez. Israelen inkesta bat egin berri dute, eta datuei kasu eginez gero %73 meniaren kontra dago. Bakearen alde agertzen diren juduak jazartzen dituzte; izan ere, gero eta muturreko talde gehiago dago kaleetan. Sinesgaitza bada ere, israeldar askok uste du palestinarren erasoa nozitzen ari direla.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Jolasak, bazkaria eta erromeria Lurra dantza taldearen 60. urteurrena ospatzeko

2025/06/21
Urretxu eta Zumarraga
2

No limits, RMF, BPG eta EMTF taldeak Zumarragako herri olinpiadetako finalean

2025/06/21
Urretxu eta Zumarraga
3

Fina Salegi: Euskadiko Filmategiak zaharberritu behar dituen hiru filmetan lan egin zuen urretxuarra

2025/06/24
Urretxu
4

Mikel Zabalegi ordiziarra eta Aintzane Olaizola aizarnazabaldarra nagusitu dira Irimora igoeran

2025/06/24
Urretxu
5

Musti Taldeak Iñaki Kerejeta, Eva Mauleon eta Imanol Gartziandia omendu ditu

2025/06/23
Urretxu eta Zumarraga
6

Iparragirre institutuko ikasturte amaierako festa

2025/06/24
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT