Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Kalakan taldeak bideoa grabatuko du Antioko ermitan Musikaldiaren baitan

Urretxu eta Zumarraga
2014/07/29
admin
Kalakan Ipar Euskal Herriko  musika hirukoteak Antioko 31. Musikaldian joko du. Kontzertua bere lagun talde gisa izendatu duenarekin egingo du: Kalakan&Friends.  Irailaren 13an, taldearen ikuskizuna grabatuko du Zumarragako ermitan, eta handik ateratako materiala hurrengo single-a munduan barrena aurkezteko erabiliko dute. Horrenbestez, Antioko baseliza ezagutzera emango dute nazioartean. Kalakan hirukotea Thierry Biscary Ttirritt, Jamixel Bereau eta Xan Errotabehere musikariek osatzen dute. Euskal musika lantzen dute nagusiki, eta bere lanetan ahotsa eta perkusioa nabarmentzen dira. Antion ez dira bakarrik egongo, Katia eta Marie Labeque ahizpak ondoan izango dituzte. Munduko orkestra garrantzitsuekin jo duen piano bikotea osatzen dute Baionan (Lapurdi) sortutako ahizpek. Lagun taldearen baitan Kukai dantza taldeko dantzariak ere izango dira. Jon Maya koreografoak eratutako taldeak euskal dantza tradizionala garaikide egin du hainbat ikuskizunetan. Iaz Antioko Musikaldian izan ziren, eta Oteizari buruzko ikuskizuna eskaini zuten. Beste katebegi bat Oreka TX-eko musikariak izango dira. Hauek ere egonda daude Antion, ermita kanpoan jo zuten gauez, eta argiekin lagundutako ikuskizun aparta eskaini zuten 2008an. Oreka TX Harkaitz Martinez de San Vicente eta Mikel Ugarte txalapartariek osatzen dute. Bi txalapartariekin batera Mixel Ducau, Iñigo Egia eta Juango Otxandorena musikariek borobiltzen dute taldea. Txalaparta eta beste zenbait musika tresna uztartu izanagatik ezagunak dira. Lagun taldearen azken katebegia Stonny Boyz taldea da. Dantzariak dira, Amerikako Estatu Batuetakoak, eta herrialde hartan sortutako dantza molde berriak erakutsiko dituzte Antioko baselizan. Kaleko dantzak dira, Madonna artista estatubatuarrak ezagunak egin dituenak. Kalakan hirukotearen oihartzuna nazioartean zabaldu da Madonnarekin lan egin dutelako, besteak beste. Sarrera mugatuak Antioko baselizan lekuak mugatuak direnez, Zumarragako Udalak gonbidapenak banatuko ditu aurrez eskatzen dutenen artean. Eskaera egiteko 943 72 35 10 telefonora deitu behar da. Eskaera egiten dutenen artean zozketa egingo da behar izanez gero, eta zumarragarrei lehentasuna emango dietela esan du Mikel Serrano alkateak. Gaur eta etzi egin daiteke eskaera; irailaren 1, 2 eta 3an ere bai. Kalakan&Friends taldearen kontzertuaz gain, beste lau emanaldi hartuko ditu 31. Antioko Musikaldiak. Irailaren 6an abiatuko da Donostiako Conjunto Barroco taldearekin. Kalakan taldeari Easo gizonezkoen abesbatzak hartuko dio lekukoa, eta Easoko kantariek Kirmen Uribe poeta bizkaitarra izango dute bidelajun; Uribek testuak irakurriko ditu. Antioko kontzertuei Garikoitz Mendizabalek eta Aitor Furundarenak emango diete amaiera txistua eta eskusoinua uztartuz. Kontzertu guztietara joateko doako autobus zerbitzua jarriko du Zumarragako Udalak, 19:00etan, parrokiatik irtenda. Azken emanaldia Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrian izango da urriaren 4an. Mathilde Bernard, Sara Esturillo (arpa), Ane Agirre (biola) eta Dario Castañeda (txirula). Hara joateko ere autobusa jarriko dute. Mikel Serrano alkatearen hitzetan, «aurten ere kalitatez gainezka datorren musikaldia» antolatu dute. Alkateak, bide batez, musikaldia 1984an abiatu zutela gogoratu du, eta «musika eskaintza Gipuzkoa osora zabaltzeko udalaren eta aldundiaren ahaleginaren emaitza da». Alkatearen ustetan, «musikaldiak nazioartean erreferentzia bihurtuko ditu Antio eta Zumarraga». 31. Musikaldia Egitaraua Antion
  • Irailak 6. Donostiako Conjunto Barroco. Zuzendaria: Sergio Zapirain.
  • Irailak 13. Kalakan&Friends.
  • Irailak 20. Easo Abesbatza Kirmen Uribe poetarekin.
  • Irailak 27. Garikoitz Mendizabal txistularia eta Aitor Furundarena eskusoinu jotzailea. *Kontzertu guztiak  19:30ean izango dira.
Egitaraua Igartubeitin
  • Urriak 4. Mathilde Bernard, Sara Esturillo (arpa), Ane Agirre (biola) eta Dario Castañeda (txirula). Kontzertua 18:00etan izango da.
 

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Jolasak, bazkaria eta erromeria Lurra dantza taldearen 60. urteurrena ospatzeko

2025/06/21
Urretxu eta Zumarraga
2

No limits, RMF, BPG eta EMTF taldeak Zumarragako herri olinpiadetako finalean

2025/06/21
Urretxu eta Zumarraga
3

Fina Salegi: Euskadiko Filmategiak zaharberritu behar dituen hiru filmetan lan egin zuen urretxuarra

2025/06/24
Urretxu
4

Mikel Zabalegi ordiziarra eta Aintzane Olaizola aizarnazabaldarra nagusitu dira Irimora igoeran

2025/06/24
Urretxu
5

Musti Taldeak Iñaki Kerejeta, Eva Mauleon eta Imanol Gartziandia omendu ditu

2025/06/23
Urretxu eta Zumarraga
6

Iparragirre institutuko ikasturte amaierako festa

2025/06/24
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT