Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Emakume bidaiarien istorio bat

Urretxu eta Zumarraga
2014/10/01
admin
Astean behin biltzen dira Urola Garaiko Jabekuntza Eskolak Zumarragan duen egoitzan. Eskolak bere ibilbidean emandako uzta da, emakume immigrante askoren gerizpea. Sua taldea dira. Dozena bat inguru emakumek osatzen duten taldeari Sua izena jarri zioten bertan konplexuak, beldurrak, larritasunak eta gomuta txarrak erre nahi zituztelako. Eta, orduz geroztik horretan ari dira, elkar entzuten eta elkarrekin hitz egiten. Emakume bidaiariak dira, immigranteak, bestela esanda. Ostegun bat. Bilera bat. Taldeko dinamizatzaileak jolas bat proposatu die taldekideei. Hainbat galdera luzatuko dizkie, eta galdera bakoitzak gordetzen duen baldintza betetzen duten emakumeek pauso bat emango dute aurrera, eta parez pareko aulki errenkadan jarri. Jolasaren izena Muga da. Nork dauka bikotekidea? Gutxienek dute. Gehienak bakarrik daude. Urteak dira batzuk iritsi zirela eta batek, adibidez, bilobak ekarri ditu jada. Amona gisa etorri zen bera, Bolivian utzitako alabari lagundu asmoz. Orain gutxi ekarri ditu bilobak, berekin bizi dira eta berarena da haien mantenuaren erantzukizuna. Mantenu hori Bolivian baino askoz ere garestiago ateratzen zaio orain, hemen, eta zalantza egiten du itzultzeko gogoa al duen galdetuta. Alabak, jada, Euskal Herrian egin du bizimodua. Nork dauzka 40 urtetik gora? Gehienak gazteagoak dira. Taldeko gazteenek 23 urte dituzte. Iritsi berri diren emakume guztiak Erdialdeko Amerikatik datoz. Hondurasetik atera dira, eta, pobreziaz gain, handik irteteko arrazoi nagusiena segurtasun falta dela diote. Gaur-gaurkoz Hondurasekoa da Latinoamerikako biolentzia tasarik handiena, mara-k direla eta, batez ere. Nork dauka erresidentzia txartela? Txartela gutxik dute, baina izapideak martxan ditu batek baino gehiagok. Asteazkenetan abokatu batekin biltzeko aukera dute zalantzak argitzeko eta dituzten eskubideei buruzko abokatuaren aholkuak entzuteko. Nor erditu da? Hamabi emakumetik hiru ez dira erditu. 23 urteko emakume biek alaba bana utzi dute. Ia guztien umeak ozeanoz beste aldean daude; gehienak amonek zainduta, bakar baten kasuan sei seme-alaben aitak zaintzen ditu umeak. Emakume batzuek egunero hitz egiten dute beren seme-alabekin, beste batzuek hamabostean behin. Batek semea ekarri berri du, eta beste baten semeetako bat ikastera etorri da beka bati esker. Nork dauzka estutasun ekonomikoak? Denak, kasik, jarri dira pareko aulkietan. Emakume hauek guztiek ogibide bera dute, zaharrak zaintzen dituzte. Gehienak zaintzen dituzten pertsonen etxeetan bizi dira, hamabost egunean behin libratzen dute, igandez, eta eguneko lanaldian bi orduko etena dute. Nor bere etxean bizi nahiko lukeela iradoki dute, baina zaintzaren esparruan eguneko lana aurkitzea gero eta zailagoa dela diote, bakarrik barneko langileak nahi dituzte. OLYMPUS DIGITAL CAMERABatzuek beren trasteak uzteko logela bat alokatuta dute, bat bere kasa bizi da ekarri berri duen semearekin, ikasketaz kazetaria den langabea senide baten etxean bizi da. Gehienek irabazten duten diruaren zati bat etxera bidaltzen dute, beste zati bat bidaia ordaintzeko hartutako zorra kitatzeko erabiltzen dute; zor hori mafiekin dutela diote, eta interesak itzelak omen dira. Nork jasan du sexu-jazarpena? Batek baino gehiagok. Eta, hala eta guztiz ere, dinamizatzaileak aitortzen dutenak baino gehiago direla uste du. Sexu-jazarpena begirada baten barruan egon daitekeela esaten die, edo autobuseko itxuraz ezusteko ukitu batean, edo etxe barruan senide batek eragindakoa izan daitekeela. Dinamizatzaileak gogoratzen die asko direla Latinoamerikan familia barruan, «hain segurua omen den kabi horretan», jazo diren emakumeen kontrako sexu-jazarpenak. Emakume hauen ofizioa zaintzen duten pertsonaren osasuna bezain hauskorra da. Orain gutxi Nikaraguara itzuli zen laguna gogoratu dute, zaintzen zuen pertsona zendu eta gero itzuli zen. Ezinduta geratu diren zahar askoren zaintzaileak dira, gurpil-ahulki gehientsuen gidariak dira,  sakelakoa eskuetan izaten dute zaharrekin batera bidegorrietako bankuetan jarrita ematen dituzten orduetan. Batzuek geratzeko asmoa agertu dute, oporretan itzultzen dira baina ez dute jada herriminik. Beste batzuen itzultzeko gogoa ageri-agerikoa da. Bilera amaitu aurretik langabezian dagoen kideari laguntzeko 50 zentimoko bana jarri dute, eta astero bezala objektu baten zozketa egin dute.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
4

Aitxitxe Fest jaialdia egingo dute hilaren 31n, Haritz Berasategiren oroimenez

2025/05/09
Urretxu eta Zumarraga
5

Punta-puntako alpinistak eta musika, Xabier Ormazabal bekaren aurkezpenean

2025/05/08
Urretxu
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT