Aginte-makilari beti eutsi dio gizonezkoak. Agerikoa izan da, mendeetan zehar, makil horri darion boterea. Alabaina, bestelako botere bat ere egon da eguzkiaren ifrentzuan ilargia dagoen bezala. Beste botere hori emakumeen eskuetan egon da, baina ez da hain agerikoa izan etxe barruan egikaritu den heinean. Emakume euskaldunen eskuetan diru-zorroak egon dira, etxeko ekonomiaren gidari izan direnaren seinale.
Diruaren sexu ezkutua erakusketan euskal emakumeek ekonomiaren esparruan bete duten rola erakutsi nahi dute diru-zorro bilduma bat tarteko. Erakusketa Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean ikusi daiteke igandera arte. Haurralde fundazioak bultzatutako erakusketa da, Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundu dio eta Garapenerako Euskal Agentziak ere bai. Eraldatzen elkartea hasieratik izan dute bidelagun.
Pasa den martxoan abiatu zen diru-zorroen ibilbidea. Ordutik, orain Zumarragan geldialdia egin duen erakusketa Zumaian, Beasainen eta Donostian ipini dute, Gipuzkoan. Nafarroan Zizur Nagusian eta Lizarran erakutsi dute eta Ultzaman eta Leitzan erakustekoak dira. Bizkaian Basaurin egongo da abenduan.
Diru-zorroak emakumeek eman dituzte. Gipuzkoako emakumeen zorroak dira gehienak, baina Aramaioko (Araba) emakume baten irudia erabili dute erakusketaren ikur gisa, Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba elkartzen diren udalerria delako. Hego Ameriketako emakumeen zorroak ere ikusi daitezke erakusketan, XX. eta XXI. mendeko diru-zorroak, hain zuzen.
Oihane Vicente Eraldatzen elkarteko kideak esan duenez, emakumeek egindako ekarpena ikusi araztea da erakusketaren helburua: «Gure herrialdeari, bizimoduari eta gizarteari egindako ekarpen ekonomikoa erakutsi nahi dugu. Izan ere, ekarpen hori ikusezina da, eta ez estatistikek ezta makroekonomiako zenbakiek ere dute lan hori aintzat hartzen».
‘Larre motzean’
Emakume baserritarrengan arreta berezia jarri dute, eta Larre Motzean izeneko dokumentala egin dute, zeinen baserri munduko emakumeak diren protagonistak. Horietako emakume bat Justina Jauregi da, zumarragarra bera, Agiñagako Urdanbieta baserrikoa. Dokumentala erakusketaren atala da, eta ikusteko eskaera egin daiteke Zelai Ariztiko aretoan; eskatuz gero, interesa dutenei jarri egingo diete.
Diru-zorroetan ez da diru askorik kabitzen, baina erakusketa honetan diru txikia, egunerokoa, sabela betetzeko adina ematen duen diru horren gordailu nortzuk izan diren erakutsi nahi dute. Eta, bide batez, ekonomiaren bihotzean betetako rola aitortu diete emakumeei.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.