Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Carlos Mediavillak eta Iosu Garaik erakusketa ireki dute Donostian

Urretxu eta Zumarraga
2015/01/08
Otamotz
Abenduaren 17tik Iosu Garai legazpiarraren eta Carlos Mediavilla urretxuarraren argazkiak ikus daitezke Donostian. Josu Fernandez, Cesar Lera eta Diego Lopezekin batera, Huelvako (Andaluzia, Estatu espainiarra) Riotinto meategietan ateratako argazkiak jarri dituzte ikusgai. Lanak Club Vasco de Camping elkartearen egoitzan (Prim, 35) egongo dira ikusgai, hilaren 30a arte (astelehenetik ostiralera, 16:30etik 20:30era). Garai eta Mediavilla Legazpiko Ikatza elkarteko kideak dira eta urte asko daramatzate argazkiak ateratzen. Riotintora joateko aukera suertatu zitzaienean, ez zuten zalantzarik izan. «Ekainean izan ginen bertan. Riotinto paradisu bat da, bereziki argazkilarientzat. Izan ere, bertan sekulako argazkiak, formak eta testurak aurki ditzakegu. Banekien toki ederra zela, baina bertara joan arte ez dago irudikatzerik», esan du Mediavillak. Diego Lopez sevillarraren eskutik ezagutu zuten paraje hura. «Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen egoitzan ikastaroa bat eman zuen eta Iosuk eta biok izena eman genuen. Riotinton beste ikastaro bat eman behar zuela esan zuen eta bi aldiz pentsatu gabe eman genuen izena. Izan ere, sekulako argazkilaria da. National Geographic aldizkariarentzat lan egiten du, besteak beste».
Iosu Garai eta Carlos Mediavilla

Iosu Garai eta Carlos Mediavilla

Sevillarrak primeran ezagutzen du Riotinto. «Suhiltzailea da eta, meategien gainetik askotan hegan egin duenez, oso ondo daki zeintzuk diren argazkiak ateratzeko toki onenak. Lau egun eman genituen bertan. Gauez esnatzen ginen eta eguna argitzerako bertan geunden. Une batetik bestera koloreak asko aldatzen dira. Oso ikusgarria da. Toki batzuetan lanean ari dira eta zaindariei izkin egin behar zaie. Garai batean 10.000 lagunek lan egin zuten bertan. Oso toki handia da», aipatu du Mediavillak. Beste hiru lagunekin batera, erakusketa ireki dute. «Iosuk eta biok bertako testurei, formei eta koloreei eman diegu garrantzia. Cesar Lerak, ordea, meategi barrutiko instalazioen argazkiak atera zituen batez ere. Sekulako argazkilaria da. Pelikuletan lokalizazio lanak egiteko deitzen diote. Lopez, berriz, Finlandiara joan behar da ikastaro bat ematera». Beste hiri batzuetan Lerari esker, erakusketa Estatu espainiarreko beste hiri batzuetara eramango dute. «Donostian 50 bat argazki bakarrik jarri ditugu, lokala ez baita oso handia. Ez dira asko, askoz ere argazki gehiago atera baikenituen. Gu ez gaude gure lanak Gipuzkoatik kanpo ikustera ohituta, baina Lerak oso argazki onak direla eta erakutsi egin behar direla esan du». Oraingoz, oso gustura daude jendearen harrerarekin. «Oso toki onean dago eta jende askok ikusi ditu argazkiak». Etorkizunera begira, Andaluzia hobeto ezagutzeko asmoa du. «Lopezek oso ondo ezagutzen du herrialde hura eta berarekin joan ahal izatea pribilegioa da. Perretxiko biltzaile batek zizalekuak erakustea bezala da. Cazorla eta Grazalema mendilerroetara joateko asmoa dut», aipatu du urretxuarrak.






Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT