Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

«Euskaraz jakitea abantaila handia da japoniera ikasteko»

Urretxu eta Zumarraga
2015/01/30
Otamotz
Japoniako marrazki bizidunak ikusten piztu zitzaion ekialdeko herrialdearekiko interesa Oihane Mariñelarenari (Zumarraga, 1989). Japoniera ikasteari ekin, eta urtetan ikasi du. Japoniarekin duzun lotura marrazki bizidunekin hasten da. Nolatan? Kasualitate hutsez, 15 bat urte nituela anime bat [marrazki bizidun japoniar estilo bat] ikusi nahi nuen eta ezinezkoa egin zitzaidan gaztelaniaz ikustea. Japonieraz ikusi nuen eta hizkuntzak berak harrapatu egin ninduenez, nire kabuz hasi nintzen ikasten. Nola ikasten da japoniera norberaren kaxara? Jatorrizko bertsioan anime asko ikusita, ingelesezko azpitituluekin lagunduta, Internet bidezko tutorialekin… Dena dela, une jakin batean konturatu nintzen laguntza behar nuela, ezin bainuen aurrera egin, eta Donostiako akademia batean jarraitu nituen ikasketak. Japonieraren gramatikak eta fonetikak euskararekin antzekotasun itzela dute. Antzekoak al dira? Bai, zalantzarik gabe. Ikasten hasi nintzenean kaletik joan, eta atzera begiratzen nuen euskaraz ari zirenak japonieraz ari zirela iruditzen zitzaidalako. Antzekotasun horrek harritu egin ninduen hasieratik. Japoniatik adituak gurera etortzen dira bi hizkuntzen arteko lotura horiek aztertzera. Hitzak, aditzak nahiz deklinabideak parekatu daitezke, eta esaldiak ordenatzeko modua ere antzekoa da. Akademiako irakasleari, askotan, ariketak egiterakoan, galdetzen nion ea euskaraz bezala egin behar nuen eta hark beti baietz esaten zidan. Euskaraz jakitea abantaila handia da japoniera ikasteko.
«Japoniarrak oso adeitsuak dira eta errespetua gurtu egiten dute»
Gezurra dirudi hain urrun dauden bi herrialdeotako hizkuntzak horren antzekoak izatea, ezta? Bi herrialdeak arrantzale herriak dira. Baliteke arrantzaleren bat hara joan eta geratzea, edo alderantziz, nork daki! [Barreak]. Orain urte batzuk Japoniara bidaia egin zenuen. Zeren bila joan zinen? Oro har, kulturaren bila joan nintzen. Japoniarrak ezagutzeko grina nuen eta, jakina, nire burua frogatu nahi nuen japonieraren erabileran. Japoniarrak oso itxiak direla esaten da, baina uste baino irekiagoak direla esango nuke, oso adeitsuak dira eta errespetua gurtu egiten dute. Itzuli zinenean, Japoniarekin oraindik eta maiteminduago itzuli al zinen? Bai. Japoniera ikasten jarraitu dut eta hara lanera joateko asmoa ere izan dut, baina ez da erraza. Manga erako komikia egiteko asmoa daukat, komiki zalea naiz eta bilduma oparoak ditut etxean. Gutako asko bezala Dragoi Bolarekin hazi nintzen, japoniarrak harro daude beren kulturaren atal hori munduan barrena zabaldu delako.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Iñaki Kerejeta realzale urretxuarra omenduko du ostiralean

2025/06/18
Urretxu eta Zumarraga
2

Julia Fernandez Calleja zumarragarrak 102 urte bete ditu

2025/06/16
Zumarraga
3

Auzokoak eta Oleta elkarteek irakurriko dute Zumarragako jaietako pregoia

2025/06/15
Zumarraga
4

Urretxuko Mixtura psikoterapia zentroan ate irekien jardunaldia egingo dute ostiralean

2025/06/17
Urretxu
5

Zumarragako jaietako egitaraua

2025/06/17
Zumarraga
6

Larunbatean Zumarragako herri olinpiadako finalerdia jokatuko dute

2025/06/19
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT