Hotza, euria eta elurra izan dira asteburu honetako protagonista nagusiak. Urretxun eta Zumarragan ere, zurituta ikusi ahal izan dira inguruko gainak. Jende askok aprobetxatu zuen igandean Santa Barbara eta Irimo aldera joateko, elurrak zuritutako bistekin gozatuz, edo besterik gabe, elurretan jolas egiteko asmoz.
Santa Barbara eta Irimo aldera joan zirenetako bat izan ziren Gotzon Aranburu eta Alex Areizaga. Hemen batek lurretik eta besteak airetik ateratako argazkien bilduma:
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide