Korrikarako batzordea sortzeko bilera dago etzi
Urretxu eta Zumarragako Korrikarako herri batzordea sortzeko bilera deitu dute biharko. Bilera Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean egingo dute, 18:30ean. Bigarren deialdia egin dute lehenenegoan jende gutxi elkartu zelako.
Korrikaren harira, Gipuzkoa mailan, mus txapelketa antolatu dute eta izena otsailaren 19ra arte eman daiteke Urretxuko Osaba tabernan. Osaban jokatuko dira txapelketako lehenengo kanporaketa hilaren 21ean eta eskualdeko finala, 16:30ean hasita. Gipuzkoako finala Astigarragako Zipotz tabernan jokatuko da otsailaren 28an, 17:00etatik aurrera.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide