Mugikortasun planari lotutako diagnosia aurkeztuko dute bihar Zumarragan
Zumarragako Udalak hiri mugikortasun jasangarriaren planaren baitan egindako diagnosiaren aurkezpena egingo du bihar Zelai Arizti kultur etxean. Batzarra 18:30ean hasiko da eta 21:00ak arte iraungo du. Bilera irekia da eta ekarpenak jasoko dituztela diote udaletik. Izan ere, ekintza plana osatu nahi dute. Zumarragarren parte hartzea sustatu nahi du udalak, «ezinbestekoa delako».
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide