Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Jon Ander Arzelusek Bikuñari buruzko lana aurkeztuko du

Urretxu eta Zumarraga
2015/02/11
Otamotz
Jon Ander Arzelus zumarragarrak Diego Martínez de Bikuña: el escribano y el hierro hitzaldia egingo du bihar Legazpiko kultur etxean. Martínez de Bikuñak botere handia izan zuen Legazpin, eskribaua eta alkatea izan baitzen, eta Arzelusek bere inguruan egin du master amaierako proiektua. Hitzaldia Burdinolak antolatu du. 19:00etan izango da, kultur etxean. Gipuzkoan Bikuña baino gizon ezagunagoak daude, baina Arzelusek hau aukeratu zuen: pertsonaia interesgarria iruditzen zaiolako eta oraindik inork aztertu gabeko gai bat landu behar zutelako. «Lana egiteko nahikoa material zegoela ikusi nuen. Batez ere, Urretxuko artxiboan». Eta nolatan bukatu zuten legazpiar baten dokumentuek Urretxun? «Legazpin jaio eta hil zen, baina urte batzuetan Jai Alai tabernako etxean bizi izan zen. Etxe hori berea zen. Hirugarren emaztea Urretxukoa zen eta horregatik erosi zuen etxe bat Urretxun. Seguru aski, bera hil zenean, bere ondorengoren batek dokumentazioa udaletxera eramango zuen». Bere ustez, Bikuña ez da oso ezaguna eta dokumentazio hori ezagutzera emateko erabili behar da. Bikuñatarrek botere handia zuten Legazpin. Burdinolei esker aberastu ziren. Diegoren garairako familia hainbat adarretan zatitua zegoen. Bere lehengusuak Bikuña jauregikoak ziren. Bere familia, berriz, Telleriarteko Araiztegi baserrikoa zen. Aita Diego haurra zenean hil zen. Maiorazkoa ez zen arren, sekulako aberastasuna utzi zion. «Amak ikastera bidali zuen. Lehenengo Urretxura eta 14 bat  urterekin Burgosera. Han osaba bat zuen, diruzaina. Handik 21 urterekin itzuli zen, Legazpiko eskribau postua besapean». Poliki-poliki, Gipuzkoako eta herriko politikan sartu zen. «Legazpiko alkatea izan zen eta Batzar Nagusietan gero eta postu garrantzitsuagoak eman zizkioten. XVII. mendea oso txarra izan zen Gaztelarentzat, Batzar Nagusiek ere ez zuten dirurik, eta partikularrei dirua eskatzen zieten (Letras de Tesoro modukoak). Lan horretarako kontaktuak zituen jendea behar zuten eta Diegori eskaini zioten. Diruzain ona zen eta sekula ez zuen desbideratze salaketarik jaso». Bere dirua ere ondo zaintzen zuen. «Beste batzuk baino argiagoa izan zen. XVII. mendean Legazpiko burdinolak krisian zeuden Europako ekoizleei aurre egin ezin zietelako (Legazpiko burdina ona baina garestia zen) eta Diegok familiaren tradizioarekin hautsi zuen. Burdinolak saldu eta baserriak erosteari ekin zion. Legazpiko beste familia garrantzitsua Plazaola sendia zen eta hauek 50 urte gehiago jarraitu zuten burdinaren munduan. Porrot egin zuten eta euren ondasun guztiak saldu behar izan zituzten». Bikuña, ordea, aberastu egin zen. Gainera, seme-alabak ondo ezkondu zituen. Seme gazteena almirantea izan zen eta Legazpiko Udalak kale bati bere izena jarri zion.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT