Deskarga martxoan irekiko da, baina Antzuola-Bergara zatiaren irekiera atzeratu egingo da
Gipuzkoako Foru Aldundiak Beasain-Durango errepidearen Urretxu-Antzuola zatia martxoa bukaeran irekiko duela jakinarazi du. Antzuola-Bergara zatiaren irekiera atzeratu egingo da, ordea. Izan ere, arazo geologikoak sortu dira. Aldundiak enpreari esleipena kendu dio eta proiektu berri bat enkargatuko du. Ez dago gustura enpresek obra garestitzeko emandako arrazoiekin. Lanak urte amaieran berrabiatzea espero dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide