Aurten ez dute Xera saririk banatuko
Urretxu eta Zumarragako udalek Xera saria ematen diote urtero emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde lan egin duten pertsona edo elkarte bati. Aurtengo sari banaketa iganderako zegoen aurrikusita, baina ez dute saririk emango aurkeztutako hautagaiek ez dituztelako irizpideak betetzen. Udalek eskerrak eman nahi dizkiete hautagaiak aurkeztu dituzten herritarrei eta Emakumeen Eguneko ekitaldietan parte hartzeko gonbidapena luzatu diete urretxuar eta zumarragar guztiei.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide