Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Musika banda artistekin batera

Urretxu eta Zumarraga
2015/03/03
Otamotz
Zumarragako Musika Bandak kontzertua egingo du datorren igandean Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira. Berdintasuna ardatz, Barbara Rivas aktoreak eta Sara Zufiaurre klarinete jotzaileak parte hartuko dute emanaldian. Izan ere, aurtengo kontzertuetan Urretxuko eta Zumarragako artistak izango dituzte bidelagun. Hain zuzen, herriotatik kanpo lanean ari diren artistekin batera kontzertu sorta prestatu dute. Igandekoa 13:00etan izango da Zelai Arizti aretoan. Aurrez bi saio egingo zituztela iragarri bazuten ere, saio bakarra egingo dute azkenean. Rivasek berdintasunarekin lotutako ipuinak kontatuko dizkie haurrei zein gurasoei, eta bandako musikarien eta Zufiaurre Euskadiko Orkestrako klarinete jotzailea lagun izango ditu. Igandekoaz gain, Gautena autismo elkartea, Ferrer Ferran orkestra zuzendaria, Iñigo Perez sukaldaria, Mila Osinalde eta Gorka Hermosarekin ere egingo dituzte kontzertuak igandean hasi eta abendura bitartean.

«Ipuin soilak kontatuko ditut, baina beren mezua inportantea da»

Barbara Rivas (Aktorea) Barbara_RivasBerdintasuna ardatz duten ipuinak kontatuko dituzu igandean Zumarragako Musika Bandaren kontzertuan. Zein ipuin dira? Ipuin soilak kontatuko ditut, baina beren mezua inportantea da. Hainbat ipuin egokitu ditugu Amaia Garziaren, Jon Plazaolaren eta Dario Sigcoren laguntzarekin. Gazteleraz eta ingelesez idatzita zeuden eta euskarara ekarri ditugu. Ipuinetan dolua, galera eta emakumezkoen nahiz gizonezkoen arteko berdintasuna jorratuko ditugu. Nolatan sortu zen lankidetza hau egiteko ideia? Luis Orduña bandako zuzendariak proposamena egin zidan Herri Operaren ondoren eta baiezkoa eman nion. Aspaldi piztuta nuen ipuin zein kontakizun ez sexisten inguruko interesa. Orduñaren proposamena jaso nuenean, ipuinen bilaketari ekin nion buru-belarri. Ipuin bat aurkitu nuen eta hortik hasi nintzen. Kontzertura umeak etor daitezen nahi dugu, baina umeak ez dira bakarrik etorriko eta ipuinak gurasoen interesekoak ere izatea nahi dugu. Finean, haurrek zein gurasoek gozatzea gustatuko litzaiguke. Eta gozamena gozamen, guztiei zer pentsatua ematea nahiko genuke. Nondik nora zabiltza orain? Frantzian bizi naiz. Joan den irailean Arte Dramatikoko karrera amaitu nuen Madrilen. Orduz geroztik, nire prestakuntza Frantzian jarraitu dut eta aurreko urtarrila nahiz otsaila Londresen eman ditut antzerki pieza batean lanean. Londresekoa nire karrera amaierako proiektua izan da; performance bat egin dugu, non gorputzak asko esaten zuen. Igandeko kontzertuan gorputzak ere hitz egingo al du? Bai, nire prestakuntzan gorputza asko landu dut. Igandeko kontzertuan musika eta testuak nola uztartu pentsatzen egon gara. Ez genituen hitzak musikaren gainetik jarri nahi eta nire prestakuntza baliatuz, imintzioen bidez ere hitz egingo dut. Horrenbestez, gorputza erabiliko dut ipuinen narrazioa egiteko. Kanpoan bizi zara, zaila al da Zumarragara itzultzea? Ez, distantziak pentsatu baino laburragoak dira. Niri ilusio handia egiten dit hemen lan egitea. Lehenengo kontaktua orain bi urte izan nuen Gorka Hermosak kontzertu batean parte hartzeko eskatu zidanean. Ondoren, Herri Operarena sortu zen eta niretzat itzela izan zen. Ordutik, Urretxuko eta Zumarragako artistekin hartu emana daukat eta pozak zoratzen itzultzen naiz beti. Zoriontsu egiten nau hemen lan egitea, hemengoentzat. Aurrera begira zein proiektu duzu esku artean? Agian ekainean proiektu berri batean hasiko naiz lanean, bien bitartean, geratu gabe jarraituko dut ikasten.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Pello Biain filosofia irakasleak erretiroa hartu du

2025/07/05
Urretxu eta Zumarraga
2

Santa Anastasia jaietako egitaraua

2025/07/04
Urretxu
3

Antion da gaur festa

2025/07/02
Zumarraga
4

Antxiñako Ama taldeko txistularien mezu hunkigarria

2025/07/03
Zumarraga
5

Emakumeen lehen ezpata dantzaren 10. urteurrena

2025/07/02
Zumarraga
6

Urretxuko Euskal Jaiko herri bazkarirako txartelak hilaren 15ean jarriko dira salgai

2025/07/04
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT