Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Urretxuko arbola, da bedeinkatua...

Urretxu
2015/03/03
Otamotz
Gernikako Arbola hil egin da eta atzo ernamuin bat landatu zuten bere tokian. Toki askotan daude Euskal Herriaren askatasunaren sinbolo den zuhaitz horren ondorengoak, baina inon ez Urretxun bezainbeste. Izan ere, bertan jaio zen arbolari abestia eskaini zion Joxe Mari Iparragirre. Bere estatuaren ondoan haritzaren hiru ondorengo daude eta bere mausoleoan beste bat. Pello Gonzalez alkate ohiak lau zuhaitz hauen historia azaldu du eta Urretxuko Udalarentzat lan egiten duen Ikerlora enpresako Ainara Osinalde lorazainak euren osasun egoeraz hitz egin du. Iparragirre plazako bi zuhaitz zaharrenek urte asko dituzte. Hilerrikoa eta plazako gazteena, berriz, trantsizio garaikoak dira. Juanito Arbizu alkate zela landatu zituzten. Urretxuarrek bosgarren zuhaitz bat ere eskatu zuten, Alemaniako Schwarzenbruck herrira eramateko. Izan ere, herri hori Urretxurekin anaituta dago. Alemaniarrek euren udaletxeko lorategian landatu zuten.
«Gernikako Arbolaren ernamuinak Juntetxean eskatu behar dira» Pello Gonzalez (Urretxuko alkate ohia) «Egokiena, plazako bi zuhaitz handienak kentzea eta gaztea uztea litzateke» Ainara Osinalde (Ikerlora enpresako teknikaria)
Gonzalezek Gernikako Arbolaren ernamuin bat lortzea ez dela batere erraza dio. «Alemaniakoa ni zinegotzi nintzela eskatu genuen. Gernikako Juntetxean eskatu behar da eta baiezkoa ematea ez da erraza. Eskaeraren arrazoiak eskatzen dituzte, eurak etortzen dira landatzera eta agiri bat ematen dute. Izan ere, ez dute perretxikoak bezala ugaltzea nahi. Urretxuk ezin ditu gehiago eskatu. Hemen ditugunen ernamuin bat landatu daiteke, baina ez du grazia bera». Gernikako Arbola hil egin da eta atzo bere anai batek hartu zuen bere tokia. Zein ote da Urretxuko senitartekoen osasun egoera? Ikerlora enpresako Osinaldek lauak aztertu ditu, Goierriko Hitzarentzat. Hilerrikoa «oso ondo» dagoela dio. Udaletxeko plazan daudenen egoera ez da horren ona. Izan ere, eremua ez da behar bezain egokia zuhaitz batentzat. «Bakarrik dagoena oso ukituta dago. Lehortzen ari da. Beste handia ere oso gaizki dago. Egokiena, bi hauek kentzea eta gaztea uztea izango litzateke. Nire ustez, nahiko leku izango luke garatzeko». Duela urte batzuk plaza berritu zuten eta azpian aparkalekua egin zuten. Bere ustez, obra horrek ez zien mesede egingo. «Sustrai garrantzitsuak kenduko zizkieten eta hori goialdean nabaritu egiten da».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
3

Antion da gaur festa

2025/07/02
Zumarraga
4

Palestinarekin elkartasun argazkia

2025/06/30
Zumarraga
5

Larrain dantza jendetsua

2025/06/29
Zumarraga
6

Kuadrillen arteko olinpiadako argazki ikusgarrienak

2025/06/28
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT