Ukraniatik itzuli direnen atxiloketak salatzeko kontzentrazioa
Herritar talde batek kontzentrazioa egin zuen atzo Areizaga-Kalebarren plazan, Donbassetik (Ukrania) bueltan izandako atxiloketak salatzeko. “Gure ustez, internazionalismoa ez da, inola ere delitua. Internazionalismoa munduko herri guztien bake eta askatasuna lortzeko beharrezko tresna da. Estatu espainiarrak zortzi lagun brigadisten aurka ireki duen prozesuaren aurka gaude eta mobilizazioa eta elkartasuna beharrezkoak dira”, azaldu dute antolatzaileek.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide