Oihane Zabaleta izango da EH Bilduren alkategaia Urretxun
Oihane Zabaleta, egungo alkatea, izango da EH Bilduren hautagaia maiatzeko hauteskundeetan. EH Bilduk lan talde gaztea osatu du. Zerrendako zazpi lehenengoak Zabaleta, Iñaki Etxaniz, Unai Badiola, Nerea Altolagirre, Jon Altolagirre, Mikel Elgarresta eta Aitor Otegi dira. Etxaniz, Nerea Altolagirre eta Elgarresta berriak dira eta Idoia Ormazabal eta Jorge Andueza (egun zinegotziak) zerrendan atzerago joango dira. Dagoeneko programa prestatzen ari dira. Eure helburuak Urretxu geroz eta herri justuagoa eta parte hartzailegoa izatea da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide