Josu Marotok arte digitaleko tailerra emango du
Josu Marotok arte digitaleko tailerra emango du Urretxuko kultur etxean. Eskolak hilaren 20an eta 27an eta maiatzaren 4an, 11n eta 18an izango dira, 18:30etik 20:30era. Parte hartu nahi dutenek, larunbata baino lehen eman behar dute izena. Matrikulak 40 euro balio du (arte tailerreko kideentzat, 30) eta parte hartzaileek euren ordenagailua edo tableta eraman behar dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide