Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Politika

EH Bilduk kanpaina ekitaldia egin du Areizaga-Kalebarrenen

Urretxu eta Zumarraga
Hasier Arraiz Urretxu-Zumarragan
2015/05/12
Otamotz
Urretxuren eta Zumarragaren arteko zubiak eraikitzea ardatz zuen ipuinarekin hasi da arratsaldeko EH Bilduren ekitaldia Areizaga-Kalebarren plazan. Iragarri bezala Xabier Olano Gipuzkoako Foru Aldundirako hautagaiak parte hartu du Oihane Zabaleta Urretxuko alkategaiarekin eta Inma Albisua Zumarragako alkategaiarekin batera. Ezustea Hasier Arraiz koalizioko legebiltzarkidearen parte hartzea izan da. Koalizioaren zerrendan doazen bi gaztek ere parte hartu dute: Nerea Altolagirre (Urretxu) eta Asier Eguren (Zumarraga). Alex Areizagak irakurritako ipuinari segida eman dio Zabaleta Urretxuko alkategaiak. “Alderdikeriak eta lokalismoak” alde batera uztearen alde agertu da. “Duela lau urte ez genuela esperientziarik esan ziguten, baina guk halako esperientziarik ez genuen behar”, jarraitu du. “Jauntxokeriak” bukatu direla eta “erabakiak hartzeko molde hori” amaitutzat eman du Urretxuko alkategaiak. Herritarrengana atera diral eta bera buru duen udal gobernuak bultzatuta, 30etik gora auzo batzar egin dituztela gaineratu du. Horiez gain, 50 parte hartze foro burutu dituztela gogoratu du eta bereziki nabarmendu du Irimokoa. Dirua alferrik galdu gabe gobernatu daitekeela frogatu dutela, eta protokolo gastuak %55 jaitsi dituztela esan du. Programa aipatu du eta ezkertiarra denaren balioari egin dio azpimarra, “gehien sufritzen duenaren alde egitea da guretzat ezkertiarra izatea”. Urretxun lautik hiruk ezberdintasuna pairatzen dutela ohartarazi du, “mendekotasun egoerak dituzte emakumezkoak direlako, mendeko bat euren kargu dutelako, euskaraz hitz egin nahi eta ezin dutelako edota egun osoko bidaia bat egin behar dutelako 40 minutuko bisita bat egiteko”. Zabaletarentzat, horrenbestez, ezberdintasunen izaera ez da soilik ekonomikoa. “Guk horientzat gobernatzen dugu, herritarrentzat”. Enplegua lortzeko eredu aldaketa baten alde egin du, tokiko garapenari bultzada emanez.
Zabaleta Urretxuko alkategaia hitz egiten

Zabaleta Urretxuko alkategaia hitz egiten

Lekukoa Albisua Zumarragako alkategaiak hartu dio. Egingo duena aletu baino bere onena emateko prest dagoela esanez hasi du Albisuak bere hitzaldia. Berak eta berekin Zumarragako EH Bilduren zerrenda osatu duten kideek. “Udal kudeaketa aldatu nahi dugu. Gu ez gara politikariak, herritar xumeak gara eta hori da, hain zuzen, gure ustez Zumarragak behar duena”. PSE-EEko alkate Mikel Serranok “nahi duena egiten” duela gehitu du. EAJri hauteskundeen ondoren ituna norekin egingo duen azaltzea eskatu dio. Zumarragak aurrera egin dezan EH Bildu da, Albisuaren ustez, “alternatiba bakarra”. Udal jardunak “freskotasuna” behar duela eta aldaketaren alde EH Bildurentzat botua eskatu du.
Inma Albisua Zumarragako alkategaia hitz egiten

Inma Albisua Zumarragako alkategaia hitz egiten

Xabier Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusirako hautagaiak Urretxuko eta Zumarragako alkategaiak emakumezkoak izatea goraipatu du. “Gipuzkoan jokoan dagoena aldaketarekin jarraitu ahal izatea da eta botu bakoitzak erabaki dezake”. Bestela, atzera egin eta “gutxi batzuren pribilegioak” aintzat hartuko dituen gobernatzeko erara itzultzeko arriskuaz ohartarazi du, “EAJ, PSE-EE eta PP gure proiektua zapuzteko gogokin daude”. EH Bildu Gipuzkoa “solidarioago, justuago eta zuzenago” baten alde ari dela esan du eta Gipuzkoa gaur-gaurkoz “aurretik” doala gehitu du, “ikusi nahi ez duten arren”. IMG_1105 Ondoren, Nerea Altolagirrek eta Asier Egurenek hartu dute hitza. Biak ala biak Urretxuko zein Zumarragako hautagai gazteenetakoak izanda, gazteek gero eta botere gune bereganatzearen alde egin dute, baita herritarrak ahalduntzearen alde ere.
Altolagirre eta ondoan Eguren

Altolagirre eta ondoan Eguren

Ekitaldiari amaiera eman aurretik Hasier Arraizek hitza hartu du eta “Euskal Herrian dena erabaki nahi dugu” esan du hasteko eta behin. Erabakitzeko eskubide hori EH Bilduk soilik gauzatu dezakeela gehitu du, “burujabetza osoa eta justizia soziala” bermatuko dituztela eta horretarako “bide onean” daudela esan du. Herri guztietan erabakitzeko eskubidearen alde egingo duten udal gobernuak eraldatzeko deia egin du.  

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT