Izena aldatuta dator aurtengoan Goierri garaiko mendi lasterketa. UZ Trail deitu diote eta izenaz gain, beste hainbat aldaketa ere egin dizkiote inoizko korrikalari gehien hartuko dituen ekitaldiari. Hain zuzen, 275 lagun abiatuko dira Urretxuko eta Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazatik bihar, 16:00etan.
Izen berria «erakargarriagoa eta gogoratzeko errazagoa» dela diote. Asfalto bide guztiak ibilbidetik kendu dituzte eta mendi bideetan baino ez dituzte egingo ibilbidearen 22 kilometroak, «gure lasterketan pista eta asfalto asko zegoela-eta parte hartzaile asko kexu ziren aurreko urteetan». Aurtengo ekitaldia gogorragoa ere izango da, «gure mendietan ez dago kilometro bertikalik egiteko aukerarik, baina Izazpi eta Irimo aurpegirik pikoenetatik igo beharko dituzte».
UZ Trailek hartuko duen ibilbide nagusian, luzea, Beloki, Izazpi (940 metro) eta Irimo (900 metro) joko dituzte korrikalariek Izazpitik hasita. “Zumarragako eta Urretxuko mendi eta txokorik ederrenak zeharkatuko dituzte, Antio eta Santa Barbara tartean”. Helmuga Areizaga-Kalebarrenen egongo da. Horren trebatuta ez dauden korrikalarientzat proba motzagoa prestatu dute. Hasiera ordua berbera da bietan.
Faboritoak
Lasterketa irabazteko faboritoak zeintzuk diren esaterakoan, emakumezkoetan “ikusteko” dagoela esan dute antolatzaileek, “emaitza euskal selekzioko kideek zein gainerakoek erakusten duten mailaren araberakoa izango da”. Izen batzuk aipatu dituzte halere: Sandra Sevillano, Aitziber Ibarbia eta Elena Calvillo.
Gizonezkoetan Aritz Egea urretxuarra faboritotzat jo dute, are gehiago Zegama-Aizkorrin egindako lan bikainaren ostean. “Lehenagotik badaki, gainera, herrian irabaztea zer den eta, ziur aski, ibilbidea beste inork baino hobeto ezagutuko du”.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.