Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Berdintasunaren Hiria saria jasoko du Irrintzi dantza taldeak Hondarribian

Zumarraga
2015/09/01
admin
Hungariatik etorri berri dira Zumarragako Irrintzi dantza taldeko kideak. Europa ekialderaino euskal dantzak eraman ondoren, datorren ostiralean gertuago jarri diete hitzordua. Hondarribiko alardearen atarian, Jaizkibel konpainiak lehen urtez Berdintasunaren Hiria sariak antolatu ditu eta begiz jo du Irrintzi taldea. Hain zuzen, Zumarragan, Santa Isabel egunean –uztailak 2– modu hunkigarri, lasai eta dotorean egindako ezpata dantza eraldatuari erreparatu diote eta emandako urratsa saritu nahi dute. Sari banaketa ostiral iluntzean izango da danborradaren entseguaren ondoren, Hondarribian. Antolatzaileen esanetan, «sariaren xedea gizon eta emakumeon arteko berdintasunaren alde lan egiten duten pertsona eta erakundeak saritzea da». Uztailaren erdian bildu ziren erabakia hartzeko Garbiñe Biurrun epailea, Maialen Lujanbio bertsolaria, Nieves Alza Txingudi saskibaloi elkartearen presidente ohia eta Hondarribiko urrezko domina jasotakoa, Paul Rios bakearen eta giza eskubideen aldeko aktibista eta Xabier Lapitz kazetaria. Irrintzi dantza taldekoekin batera sarirako izendatu dituzte Tolosako Udaberri eta Donostiako Kresala dantza taldeak. Gatazkarik gabe Jaizkibel konpainiako kideek azaldutakoaren arabera, «saria emakumeen parte hartzea festetan tradizioa aldatu gabe, gatazka handirik gabe eta erakundeen laguntzaz ahalbidetu duten ekintza positiboentzat da». Ideia horren lekuko direlako sarituko dituzte hiru dantza taldeak, «hiri eta esparru desberdinetan, ekitaldien mamia aldatu gabe, emakumeen parte hartzea lortu duten elkarte eta erakundeen izenean». Irrintzi taldekoek ez zuten halako izendapenik espero. Eneko Galdos Irrintziko dantzariaren hitzetan, «guk hala egin behar zela sentitzen genuelako dantzatu genuen ezpata dantza elkarrekin. Ez genuen inolako aitortzarik espero, baina pozik hartu dugu». Taldeko dozena bat kide inguru izango dira ostiralean Hondarribian. Hungariatik bueltan Santa Isabel egunaren ondoren, ezpata dantza mistoa errepikatu dute abuztuaren 15eko Andre Mariaren jaian. Zumarragako parrokian egin zuten eta ikusleek neskak zein mutilak ezpatei eusten dantzan ikustea «natural-natural» hartu zutela gehitu du Galdosek. Jakin dute, halere, badagoela ezpata dantza mistoaren kontrako sinadurak biltzen hasi denik ere, baina ez diote garrantzirik eman. Irrintziko dantzariak Hungariako dantza jaialdi batean izan dira abuztuaren 18tik 25era. Autobusean joan dira dantzariak eta musikariak; guztira, 29 lagun. Galdosek azaldu duenez, «hango dantza gehienak bikotetan lotuta egiten dituzte eta gu soltean aritu ginenez gure dantzak oso ikusgarriak ziren beraientzat. Ikusleek zirrara sortzen geniela esan ziguten eta gure dantzak gustukoenak izan zituztela ere bai». Besteak beste, makilekin zein arkuekin dantzatu zituzten euskal dantzak Hungariako hiru hiritan.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT