Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Santa Anastasia jaiak aurkeztu dituzte

Urretxu eta Zumarraga
2015/09/10
Otamotz
Gaur arratsaldean Santa Anastasia jaiak aurkeztu dituzte Urretxuko udaletxean. Ekitaldian, Jon Luki alkateak, Maialen Fidalgo zinegotziak eta hainbat taldetako kideek parte hartu dute: Lurra dantza taldeko Edurne Holgado, Uxue Martin eta Igone Nestarrek, artisau erakusketako Xabi Lasak, gastronomia lehiaketako Joxe Jauregik, hip hop jaialdiko Bingen Gomez eta Julen Carronek, Goierri kirol elkarteko Anjel Etxezarretak, bertso eskolako Gorka Azkaratek, Iparragirre Balerdi musika tailerreko Mikel Calderonek, Lizurriturri txistulari taldeko Unai Izagirrek eta Gazte Bideaneko Oier Gabiriak. Alkateak Santa Anastasia jaiak elkarlanaren fruitua direla azpimarratu du eta Festa batzordean parte hartu duten guztiei eskerrak eman dizkie. Aurtengo jaietan emakumeei protagonismoa emango zaiela aurreratu du eta pregoia Lurra dantza taldeak irakurriko duela ere azpimarratu du. “Festak giro euskaldun eta jator batean ospatzea opa dizuet”, amaitu du. Fidalgok asteburu honetako ekitaldiez hitz egin du. Adinekoentzat antolatutakoak eta Panteras Fest festa feminista azpimarratu ditu. Aurtengo jaietan emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna bultzatzeko ahalegin berezia egingo dela azpimarratu du. Hala, astelehenean ipuin kontalari batek berdintasunaren aldeko istorio bat kontatuko du eta txosnetan Beldur Barik gunea jarriko dute. Bertan, informazioa banatuko dute eta aholkuak emango dituzte. Lurrako ordezkariek Festa batzordeari eskerrak eman dizkiote pregoia irakurtzeko aukeratu dituztelako. Larunbaterako folklore jaialdia antolatu dute eta igandeko Euskal Jaian parte hartuko dute. Folklore jaialdira ez da iragarritako Sardiniako taldea etorriko, Senegalgo bat baizik. Bestalde, Euskal Jaian garai bateko dantzariek ere parte hartuko dute, Lurraren 50. urteurrena dela eta. Lasak igande goizeko erakusketa basoko lanei buruzko izango dela esan du. Pinua Euskal Herrira iritsi aurretik egurrak osatzen zuen ibilbidea erakutsiko dute. “Basoa plazara eramango dugu. 25 zuhaitz mota baino gehiago erakutsiko ditugu. Baita lanabesak ere. Egurrarekin lan egiteaz gain, ogia egingo dugu eta errautsa erabiliz arropa garbituko dugu. Gainera, artisauak egongo dira eta sagardo egin berria banatuko dugu”. Jauregik gastronomia lehiaketako izen-ematea larunbat honetan irekiko dela gogoratu du: 11:00etatik 13:00etara, kultur etxean. Lehiaketan Bertatik Bertara produktuak erabiltzen dutenek sari bat jasoko dute. Kultur etxean azalduko diete non eros daitezkeen Bertatik Bertara produktuak. Txartel bat emango diete eta dendetan zigilatu egingo diete, antolatzaileek Bertatik Bertara produktuak erabiltzen ari direla jakin dezaten. Bestalde, aurten kuadrilla bakoitzak hiru ordezkari izango ditu. Bik sukaldari lana egingo dute eta hirugarrenak antolatzaileei lagunduko die. Talde guztiek sari bat jasoko dute. Hip hop jaialdikoek aurtengoa hirugarren edizioa dela azaldu dute. Bertako eta kanpoko taldeak gonbidatu dituzte eta herritarrak parte hartzera animatu. Jaialdia ostiralean izango da. Goierri kirol elkarteak, berriz, ekitaldi mordoxka antolatu du: bihar saskibaloi taldeak aurkeztuko dituzte, igandean mendi bizikleta martxa egingo dute, 19an xake txapelketa egongo da, 26an plater tiraketa, 27an zikloturisten klasikoa… Azkaratek ia egunero bertsoak entzuteko aukera egongo dela gogoratu du. Baita ostiral gaueko olinpiar jokoen ordez play-back bat antolatu dutela ere. “Jendea parte hartzera animatu nahi dut”. Calderonek musika bandak txistulariekin eta erraldoiekin kalejira egingo duela, txupinazoan joko duela eta dantzaldia eskainiko duela esan du. Izagirrek, berriz, larunbat gaueko txistulari alardea azpimarratu du. Bukatzeko, Gabiriak bihar belaunaldien arteko trukaketa egongo dela, hilaren 18rako jolasak eta tailerrak antolatu dituztela eta Euskal Jaiaren egunean karrozeroentzat salda eta txorizoa emango dietela esan du. Berak ere gazteak play-backean parte hartzera animatu ditu. Horra hor aurtengo Santa Anastasia jaietako egitaraua: URRETXUKO JAIAK    

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT