Azaroaren 1ean Jose Manuel Benitez omenduko dute Barbarin
Urola triatloi taldeak Jose Manuel Benitez Beni lehendakaria omenduko du azaroaren 1ean, 11:00etan. Benitez istripu batean hil zen, Barbariko bidean, uztailaren 11n. Toki hartan oroigarri bat jarriko dute eta lagunek idatzitako bertso batzuk abestuko dituzte. Nahi duten guztiek, testuak irakurtzeko aukera edukiko dute. Beraien testuak irakurtzera ausartzen ez direnak, info@urolatriatloia.com helbidera bidali ditzakete testuak. Bizikletan joan nahi dutenak, 09:45ean abiatuko dira Areizaga-Kalebarrenetik.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide