Goiargi abesbatzak Urretxuko parrokian abestuko du igandean
Igandean, Urretxu eta Zumarragako Goiargi abesbatzak Urretxuko Udazkeneko Musika Zikloko azken kontzertua emango du. San Martin de Tours elizan izango da, 19:00etan. Lehen kontzertua Donostiako Mariaren Bihotza abesbatzak eman zuen eta bigarrena Letoniako Riga Cathedral Girl’s Choir Tiara haur abesbatzak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide