Zumarragako El Salvador Gizarte Etxeak eta Gure Txoko Jubilatuen Etxeak antolatu dute jaialdia, udalaren laguntzarekin. 12:30ean hasiko da, eta hainbat taldek parte hartuko dute: Ondare taldeak aurreskua dantzatzen, saloi dantzen taldeak eta Yerba Buena sevillar dantzen taldeak, besteak beste. Aurkezpenak egiten, berriz, Irri Makila antzerki taldekoak ariko dira.
Emanaldiaren amaieran omenaldia egingo zaie lau adinekori: Carmina Gonzalez (92 urte), Maria Hernandez (91), Zenon Lopez (90) eta Jose Goenaga (89).
Eguna ongi bukatzeko bazkaria egingo dute Labekoa jatetxean. Autobusa 14:00etan aterako da Elizkaletik.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide