Mikel Urdangarinen kontzerturako sarrerak salgai daude
Zelai Arizti zinema kudeatzen duen Hirutek enpresak antolatu du Mikel Urdangarinen bakarkako kontzertua. Etzi izango da, Zelai Arizti aretoan, 22:30ean. Sarrerak dagoeneko salgai daude aretoko lehiatilan, hamar euroan. Lehiatila zabalik dagoen edozein unetan eros daitezke.
Mikel Urdangarin otsailaz geroztik egiten ari den bakarkako biraren barruan dago ostiraleko kontzertua.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide