San Martin eguna odolkia janez hasi dute Aginaga auzoan. Meza ondoren jubilatuei hamaiketakoa eman diete Oleta Elkartean, eta, odolkiaz gain, haragi egosia eta salda ere eskaini dizkiete. Elkartea bete egin da, eta Mikel Serrano alkatea ere bertan izan da. Eguerdian auzoko jubilatuek bazkaria egingo dute Oleta Elkartean, eta iluntzean herri afaria izango da trikitilariek girotuta.
Aginagako jaiek asteburuan jarraituko dute:
Larunbata, azaroak 14:
- 17:00. Haurrentzako jolasak eta txokolate jana.
- 18:00. Toka txapelketa auzokoentzat.
Igandea, azaroak 15:
- 11:00. Meza.
- 12:00. Pilota partidak.
- 12:30. Bertsolariak eta trikitilariak.
- 13:00. Herri kirolak.
- 14:30. Bazkaria, trikitilariekin eta bertsolariekin.
- 19:00. Bertsolarien saioa eta agurra.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide